Athletic Club VS Real Racing Club de Santander 2016-12-22 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
1/16

Athletic Club3 : 0Real Racing Club de Santander

X.Etxeita17'
Raúl García47'
Williams72'
Bertaratzea29.633
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
22/12/2016
Ordua
21:00
Data eta ordua
2016-12-22 - 21:00

Hiru gol final zortzirenetara pasatzeko

Athletic Clubek 3 Real Racing Clubek 0 Athletic Clubek 3-0 irabazi dio Real Racing Club…

2016ko abe. 22a

Athletic Clubek 3 Real Racing Clubek 0

Athletic Clubek 3-0 irabazi dio Real Racing Club taldeari San Mamesen. Etxeitak, Raul Garciak eta Williamsek egin dituzte gure taldearen golak. Emaitza honi esker, joaneko 1-2koa gehituz, zuri-gorriak hilaren 23an, 12:00etan EEFF-ren egoitzan egingo den zozketan egongo dira.

Partida orekatua izan da lehen zatian, Athleticek Etxeitaren burukadaren bitartez aurretik ipini den arren, baina bigarrenean, aldiz, nagusitasun zuri-gorria erabatekoa izan da, batik bat Raul Garciaren golaren ostean. Williamsek hirugarrena egin du, baina etxekoek aukera franko izan dute gol kopuru handiagoa lortzeko.

Garaipenaren ostean zozketak azalduko digu noiz eta non ekingo diogu lehiaketari 2017an. Dena den futbolak ez du azken hitza esan aurtengoan San Mamesen, hilaren 30ean nazioarteko partida jokatuko baitute euskal eta tunisiar selekzioak.