FC Barcelona VS Athletic Club 2017-1-11 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
1/8

FC Barcelona3 : 1Athletic Club

Messi78'
Saborit51'
Bertaratzea71.445
Laburpen bideoa
Estadioa
Camp Nou
Herria
Barcelona
Data
11/01/2017
Ordua
21:15
Data eta ordua
2017-1-11 - 21:15

Azken unera arte borrokan baina ezin

FC Bartzelonak 3 Athletic Clubek 1 Athletic Clubek 3-1 galdu du FC Bartzelonaren aurka Camp…

2017ko urt. 11a

FC Bartzelonak 3 Athletic Clubek 1

Athletic Clubek 3-1 galdu du FC Bartzelonaren aurka Camp Nou futbol zelaian eta Kopatik kanpo geratu da Bilbon 2-1 irabazi eta gero. Saboritek gure taldearen gola egin du eta Suarezek, Neymarrek eta Messik etxeko taldearenak.

Zuri-gorriek azken unera arte egon dira kanporaketa gainditzeko abaguneekin, lehiakor sasi guztien gainetik, baina gorri-urdinen kalitatea nagusitu da azkenik. Astebete baino gutxiagoko tartean gure taldeak hirugarren partida jokatu du eta lehendik geneuzkan bajak gutxi baziren, Etxeita lesioagatik ere galdu du partidan zehar.

Lehen zatian oreka izan da nagusi, baina Bartzelonak ondo baino hobeto aprobetxatu du bere aukerarik argiena atsedenaldira abantailaz joateko. Gainera, aldageletatik itzuli bezain laster, Bovedak irris egin du eta eragindako penaltiaren ondorioz heldu den bigarren golak aldapaz gora ipini du dena.

Baina talde hau ez da amore emateko jaio eta Saboritek bere bigarren gol ofiziala lortu du. Messik, faltaz nola ez, hiru eta batekoa egin du eta, esan bezala, saiatu gara azken unera arte. Alferrik baina burua tente.

Eta orain hurrengo erronkari begira gaude jada, CD Leganes Butarquen, Ligako pultsoa berreskuratu guran.