
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2017-18
- Athletic Club - Real Betis
Athletic Club - Real Betis


- 76' Muniain
- 92' Aduriz
KokapenaSan Mamés , Bilbo
34.491 pertsona
Garaipena, merezita, itzuli da etxera
Athletic Clubek 2-0 irabazi dio Real Betis Balompieren aurka San Mamesen. Iker Muniainek eta Aritz…

Athletic Clubek 2-0 irabazi dio Real Betis Balompieren aurka San Mamesen. Iker Muniainek eta Aritz Adurizek egin dituzte gure taldearen golak. Aspaldiko partez etxean espero genuen garaipena heldu da. Hobe berandu inoiz baino. Merezitako hiru puntuak europar postuetarako txartela eskuratu duen taldearen aurka eta, bitxia bada ere, aurtengo denboraldian partida biak galdu dituena. Gure taldea nagusi izan da hasieratik eta atsedenaldira heldu baino lehen aukera oso onak izan ditu, baina bazirudien gaurkoa ere ez zela geure eguna izango. Bigarren zatia orekatuagoa izan da, nahiz eta Betisek ez zuen gaitasunik arriskua sortzeko. Aldiz Iker Muniainek Lekuaren erdiraketa bikaina sareetara bidali du buruz lehia amaitzeko ordu laurden bat falta zela. Hortik aurrera, batez ere estrategian, Betisek arriskurik handiena sortu du baina kontraeraso azkar batean Williamsek pasea eman dio Adurizi horrek lasaitasunaren gola egin zezan. Ligako azken aurreko hitzorduak azken euskal derbya dakarkigu, Mendizorrotzan oraingoz larunbaterako ipinita dagoen norgehiagoka hain zuzen ere. Partidaren atsedenaldian Carles Puyol One Club Man Award 2018 saria jaso du Joxe Anjel Iribar eta Markel Arroyoren eskuetatik San Mamesera hurbildu diren zaleen txaloen artean.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
José Ángel Ziganda

Real Betis
Hamaikakoan
