
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2017-18
- Málaga CF - Athletic Club
Málaga CF - Athletic Club


- 35',84' D.Rolan
- 81' Baysse
- Aduriz 4' (p.)
- Williams 51',70'
KokapenaLa Rosaleda , Málaga
23.425 pertsona
Puntu bat, baina atsekabe garratza Malagan
Malaga CF-k 3 Athletic Clubek 3Athletic Clubek Malaga CF taldearen aurka berdindu du La Rosaleda…

Malaga CF-k 3 Athletic Clubek 3
Athletic Clubek Malaga CF taldearen aurka berdindu du La Rosaleda futbol zelaian (3-3) Aritz Adurizek, penaltiz, eta Iñaki Williamsek (2) egin dituzte gure taldearen golak. Etxekoen aldetik Rolanek (2) eta Baysse golegileak izan dira.
Puntu bat etxetik at, gehienetan ontzat ematen den uzta eta da horrela sentitu La Rosaledako partida amaitu eta gero. Atsekabe garratza izan dela esan dezakegu, neurketa nondik nora joan den ikusita eta beti ere futbolean hamaika ikusteko jaio garela kontuan hartuta.
Hasiera ona izan da, laugarren minutuan aurretik baikinen Adurizek Muniaini egindako penaltia sartu eta gero. Eta lehen hogei minutuak kontrolpean izan du Athleticek. Malagak aurrerapausoa eman du eta hamar minutuz arrisku dezente sortu du gure ate aurrean. Bitxia bada ere, indarrak parekatu direnean berdinketaren gola heldu da.
Bigarren zatian zuri-gorriak agintzera irten dira eta nahiko goiz Williamsen zartako batek bat eta bikoa ezarri du. Hortik gutxira Kuzmanovicek txartel gorria ikusi du eta nagusitasuna erabatekoa izan da. Athleticek partida kontrolpean zeukan eta zentzazio hori baieztatu egin da Iñakik arratsaldeko bere bigarrena egin duenean. Bat eta hiru, bat gehiago eta hogei minutu jokoan.
Baldintza onenekin dena okertu da. Hamar minutu falta zirela, jokaldi isolatu batean Bayssek bi eta hirukoa ezarri du eta Malaga olatuaren gainera igo da. Halaz ere, Williamsek laugarrena egiteko abagunea izan du, baina Robertok andaluziarrak partidan mantendu ditu eta berdinketa heldu da, bigarrenetik hiruzpalau minutura. Sinestezina baina horrela gertatu da.
Puntu bat bai, baina zapore guztiz mingotsarekin. Ea ostegunean bertan kentzerik daukagun europar ligaxkako bigarren jardunaldian Ukrainiako Zorya Luhansk taldearen aurka.
Hamaikakoan

Roberto
Luis Hernández
Kuzmanovic
Adrián
Borja
Recio
F.Ricca
Rosales
Baysse
D.Rolan
Mula
Ordezkoak
Juankar
Juanpi
Rolón
Keko Gontán
Jony
M.Torres
Andrés Prieto
Entrenatzaileak
José Miguel González, Míchel

Málaga CF
Hamaikakoan
