FC Sionek 0 Athletic Clubek 2 Denboraldi-aurreko lehen garaipena heldu da bigarren hitzorduan. Zurigorriak nagusi…
FC Sionek 0 Athletic Clubek 2
Denboraldi-aurreko lehen garaipena heldu da bigarren hitzorduan. Zurigorriak nagusi izan dira partida osoan zehar hurrengo astean etxeko Liga hasiko duen talde suitzarraren aurka eta gure parean UEL-n ibiliko dena.
Lehen zatiko gola berandu heldu bada Zterovicek baloia bere atean sartu duenean, bigarreneko gola berehala heldu da Villalibre eta Cordobaren lanarekin eta Raul Garciaren erremate bikainari esker.
Alderik txarrena Laporteren gainkarga eta jokalari askok izan dituzten kolpeak.
Astelehenean, hirugarren partida, Fenerbahce talde turkiarraren aurka.