RCD Espanyol VS Athletic Club 2018-1-14 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
19. Jardunaldia

RCD Espanyol1 : 1Athletic Club

Gerard28'
Williams35'
Bertaratzea19.827
Laburpen bideoa
Estadioa
RCDE Stadium
Herria
Cornellà-El Prat
Data
14/01/2018
Ordua
18:30
Data eta ordua
2018-1-14 - 18:30

Berdinketa etxetik at lehen itzulia amaitzeko

RCD Espanyolek 1 Athletic Clubek 1Athletic Clubek bana egin du RCD Espanyolen aurka RCDE Stadiumean….

2018ko urt. 14a

RCD Espanyolek 1 Athletic Clubek 1


Athletic Clubek bana egin du RCD Espanyolen aurka RCDE Stadiumean. Iñaki Williamsek egin du gure taldearen gola eta Gerard Morenok etxeko taldearena.

Berdinketa etxetik at erdietsi du gure taldeak Ligako lehen itzulia amaitzeko. Honi esker, taldea sailkapenaren erdialdean segitzen du 25 punturekin. Emaitza honekin, gainera, Ligan galdu gabe erreskadan zortzigarren jardunaldia bete du Athleticek.

Emaitza justutzat har daiteke zelaian ikusitakoaren arabera. Espero zen bezala, lehia borrokatua izan da eta talde biek euren uneak izan dituzte partidan zehar. Hasiera zuri-gorria izan da, baina Espanyolek minutu onak lotu ditu eta hauei esker aurretik ipini da, gure arean galdutako baloi bat aprobetxatuz.

Halaz ere Athleticen erreakzioa berehalakoa izan da eta Williamsek buruz Saboriten erdiraketa bikaina sareetara bidali du atsedenaldira heldu baino lehenago.

Bigarren zatian hasiera berriro ere bisitariena izan da, baina aukerak gauzatu ez direnez Espanyolek bere txanda hartu du lehia desorekatu guran. Azken minututan oreka itzuli da eta talde biek puntua ontzat eman dituzte.

Bigarren itzuliari ekiteko Athletic Clubek goian dabilen Getafe CF taldea bisitatuko du ostiralean 21:00etan.