Athletic Club VS Vila-real 2017-11-19 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
12. Jardunaldia

Athletic Club1 : 1Vila-real

Aduriz77'
M. Trigueros28'
Bertaratzea36.666
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
19/11/2017
Ordua
20:45
Data eta ordua
2017-11-19 - 20:45

Partida irekia eta puntu batekin konformatu beharko

Athletic Clubek 1 Vila-realek 1Athletic Clubek bana egin du Vila-real CF taldearen aurka San Mamesen….

2017ko aza. 19a

Athletic Clubek 1 Vila-realek 1


Athletic Clubek bana egin du Vila-real CF taldearen aurka San Mamesen. Aduriz eta Trigueros golegileak izan dira.

Enegarren geldialdia pasa eta gero, Liga San Mamesera itzuli da partida ireki batekin, ikusgarria zenbait unetan, alternatibez beterikoa eta berdinketa batekin igandeko jardunaldia ixteko.

Hasiera zuri-gorria izan da oso, baina minutuak aurrera joan ahala, hogeigarrenetik aurrera gutxi gorabehera, bisitariek tarte gehiago topatu dute lerro artean. Kepak penalti bat igarri dio Triguerosi, baila erdilariak mendekua hartu du minutu batzuk geroago areaz kanpoko zartako on batekin. Atsedenaldira arte nagusitasuna jada ez da ia existitu.

Bigarren zatiaren hasiera hobeagoa izan da eta Cordobak baloia langara bidali du. Dena den Vila-realek kontrola bereganatu du eta euren bigarren gola gertuago egon da berdinketa baino. Halaz ere, Athleticek indarrak batu ditu azken txanparako eta hogei minutuz Vila-real berriro mendean hartu du, batez ere pausa gehiago izan duelako.

Gainera Adurizek buruz berdindu du lehia Balenziagaren erdiraketa on bat errematatuz. Amaiera arte arrisku gehiago sortu da, baina Vila-realen mehatxua present zegoen kontraeraso azkar guztietan.

Hurrengo hitzordua ostegunean, 19:00etan, San Mamesen izango da Hertha BSC taldearen aurka. Europar sailkapena jokoan dago.