Villarreal CF - Athletic Club
Jardunaldia 31
Liga

Villarreal CF - Athletic Club

Villarreal CF
Villarreal CF
13
Athletic Club
Athletic Club
  • 67' Bacca
  • Córdoba 4'
  • Williams 51'
  • Muniain 87'

KokapenaEstadio de la Cerámica , Vila-real

14.869 pertsona

Merezitako garaipena bolada txar bat amaitzeko

Athletic Clubek 1-3 irabazi dio Vila-real CF taldeari Estadio de la Ceramican. Cordobak, Williamsek eta…

undefined

Athletic Clubek 1-3 irabazi dio Vila-real CF taldeari Estadio de la Ceramican. Cordobak, Williamsek eta Muniainek egin dituzte gure taldearen golak. Baccak sartu du etxeko taldearena. Gure taldea jaun eta jabe izan da hasieratik amaiera arte eta denboraldiko partidarik osoena ikusi dugula esan daiteke. Partida osoan zehar Asenjok pairatu behar izan ditu ia arrisku guztiak, eta bere lan bikainak garaipen zabalagoa galarazi du, edo berandutu gutxienez. Halaz ere Cordobak bere lehendabiziko gola Lehen Mailan lortu du laugarren minuturako. Ostean Fornalsek ikusleak larritu ditu zorabiatu denean eta zorionez onik dago. Athleticek ez du atzerapausorik eman eta atsedenaldira arte aukerak izan ditu aldea handitzeko. Bigarren gola, aldiz, bigarren zatian heldu da Asenjok hainbat geldiketa bikain egin eta gero. Williamsek aldaratze bat hartu du eta eskuinez barrura bidali du balioa. Athletic nagusi zen markagailuan eta zelaian, baina jokaldi isolatu batean -Nuñezek falta eskatu du- Baccak aldea murriztu du. Zuri-gorriek, aldiz, jo eta ke segitu dute eta sei hilabete luze lesionaturik egon eta gero zelaietara itzuli den Iker Muniainek itzulera golarekin ospatu ahal izan du. Bat eta hiru, baina merezimenduak soberan gol gehiago egiteko Ligan hamahiru urte irabazi gabe generamatzan zelaian, 2004ko otsailaren 29tik hain justu. Eta larunbatean Deportivo bisitari daukagu San Mamesen. Partida honetarako Nuñezek eta Iturraspek ezin izango dute jokatu, beren bosgarren txartel horia ikusi eta gero.