
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2017-18
- Athletic Club - Panathinaikos
Athletic Club - Panathinaikos


- 22' Muniain
KokapenaSan Mamés , Bilbo
42.747 pertsona
Garaipena eta Multzoen Fasera beste behin
Athletic Clubek 1 Panathinaikos FC-ek 0Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Panathinaikos FC taldeari San Mamesen….

Athletic Clubek 1 Panathinaikos FC-ek 0
Athletic Clubek 1-0 irabazi dio Panathinaikos FC taldeari San Mamesen. Muniain golegilea izan da.
Emaitza honekin play-offeko kanporaketa gainditu du gure taldeak (4-2) eta bihar egingo den Multzoen Faseko zozketan egongo da. Beraz, europar lehiaketetan segitzeko helburua lortu du Athleticek, denboraldiko lehendabizikoa.
Lehen zatian zuri-gorriak nagusi izan dira zelaian eta Muniainek jaso du fruitua 22. minutuan Susaetaren erdiraketa atera bultzatu duenean, baina greziar taldeak ez du amorerik eman eta Chavezen bitartez aukera ona izan du. Zorionez haren ezkerkadak zutoinean jo du.
Bigarren zatian etxekoen nagusitasuna nabariagoa izan da, baina aukerak ez dira aprobetxatu.
Eta bihar abendura arteko arerioak ezagutu ostean, Ligako lehen euskal derbya dugu zain, igandean Ipuruan, Ligan puntuak gehitzeko hurrengo abagunea.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
José Ángel Ziganda

Panathinaikos
Hamaikakoan
