Östersunds FK - Athletic Club
Jardunaldia 3

Östersunds FK - Athletic Club

Östersunds FK
Östersunds FK
22
Athletic Club
Athletic Club
  • 51' Abdullhi Gero
  • 63' Edwards
  • Aduriz 14'
  • Williams 88'

KokapenaJämtkraft Arena , Ostersund

Puntu bat sari potoloa denean

Ostersunds FK-ek 2 Athletic Clubek 2Athletic Clubek bina egin du Östersunds FK taldearen aurka Jämkraft…

undefined

Ostersunds FK-ek 2 Athletic Clubek 2


Athletic Clubek bina egin du Östersunds FK taldearen aurka Jämkraft Arenan. Adurizek eta Williamsek egin dituzte gure taldearen golak eta Gerok eta Edwardsek talde suediarrarenak.

Onena emaitza. Horrela laburbildu daiteke partida. Onena partida nola joan den ikusita eta onena europar sailkapena lortzeko aukerak oraindik egon badaudelako.

Lehia ez da txarto hasi, Cordobaren aukera batekin, baina etxekoek joko sakona eta eraginkorra erakutsi dute hasieratik. Dena den, Athleticek etekina atera dio atezainarenganako presioari eta Adurizek, atea hutsik zela, zero eta batekoa ezarri du.

Atsedenaldira kalterik gabe heldu gara, markagailuan jakina, Balenziagak min hartuta zelaia utzi behar izan baitu, baina bigarren zatiaren hasiera gogorra izan da oso. Abaguneak sortzeaz gain, suediarrek golak egin dituzte eta berehala norgehiagoka aldapaz gora ipini da.

Gauzak okerrago zeudenean gure taldeak grina atera du, azken ordu laurdenean arerioa bere zelaian sartuz eta, enegarren une zaila salbatu ostean, baita berdinketa eskuratuz Williamsen erremateari esker.

Ez da pasa den larunbateko mailarik eman, baina gutxienez europar itxaropenak bizirik dirau. Ea Ligakoari igandean Leganesen segida ematen zaion.