Athletic Club - Hertha BSC
Jardunaldia 5

Athletic Club - Hertha BSC

Athletic Club
Athletic Club
32
Hertha BSC
Hertha BSC
  • 35'66' Aduriz (p.)
  • 82' Williams
  • Leckie 26'
  • Selke 36'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

38.928 pertsona

Hiru puntu gehiago eta dena Lviven erabakiko da

Athletic Clubek 3 Hertha BSC-ek 2Athletic Clubek 3-2 irabazi dio Hertha BSC taldeari San Mamesen….

undefined

Athletic Clubek 3 Hertha BSC-ek 2


Athletic Clubek 3-2 irabazi dio Hertha BSC taldeari San Mamesen. Adurizek bitan, biak penaltiz, eta Williamsek egin dituzte gure taldearen golak. Alemaniarren aldetik Leckie eta Selke izan dira golegileak.

Partida zaila oso, batez ere bisitariak lehen zati osoan nagusi izan direlako. Irten eta berehala Herthak aukera sorta sortu du, lehen gola 26. Minutura arte heldu ez bada ere, batez ere gure atezaina primeran aritu delako. Berdinketa penaltiz heldu da, baina hortik segundo gutxira zaplaztekoa jaso dugu kontraerasoan eta atsedenaldia panorama iluna zen.

Aitzitik, bigarren zatia zuri-gorria izan da. Goitik behera, berdinketa berriro hamaika metroetatik heldu bada ere. Adurizek bere bigarren gola egin du, dozena jada denboraldian, partida amaitzeko ordu erdi eskas falta zela.
Herthari berdinketa ez zitzaion ezertarako balio eta guri, aldiz, atea zabalik uzten zigun Ukrainan sailkapena eskuratzen saiatzeko. Are zabalagoa ipini dira aukerak 82. Minutuan Williamsek Balenziagarekin egindako kontraerasoa sareetara bidali duenean meritu handiko iraulketa itxiz.

Dena den, Multzoen Fasea Lviven erabakiko da Zoryaren aurka. Arerio zuzena izanik, berdinketa nahikoa litzateke aurrera segitzeko.

Hitzordu hori heldu baino lehen, Deportivo (kanpoan) Formentera (Kopa) eta Real Madril etxean izango dira hurrengo etsaiak.