Athletic Club - SD Formentera
Final hamaseirenak
Kopa

Athletic Club - SD Formentera

Athletic Club
Athletic Club
01
SD Formentera
SD Formentera
  • Álvaro 95'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

14.294 pertsona

Agur Kopari

Athletic Clubek 0 SD Formenterak 1Athletic Clubek 0-1 galdu du SD Formenteraren aurka San Mamesen….

undefined

Athletic Clubek 0 SD Formenterak 1


Athletic Clubek 0-1 galdu du SD Formenteraren aurka San Mamesen. Alvaro Muñizek egin du partidako gol bakarra luzapenenaren azken jokaldian.

Kopako ibilbidea laburra izan da oso. Kanporaketa bat, joanekoan bana egin ostean. Gure taldeak partidaren ekimena eraman du, baina ez du asmatu erritmoa ezartzean ezta ere ate aurrean izan dituen abagunetan. Eta azken jokaldian larrutik ordaindu egin du, mende honetan laugarrenez Bigarren B mailako talde batekin kanporatua izanik, estatistika garbia eta ez aitzakia. (2002/03 Jupp Heynckes -Real Union-, 2003/04 Ernesto Valverde – Torrelavegako Gimnastica – eta 2012/13 Marcelo Bielsa -SD Eibar-)

Porrot handi honen ostean eta SD Formentera zorioundu ostean, Ligarako txanda, klasikoetako bat, Real Madril hain zuzen ere, baitatorkigu larunbatean San Mamesera.