
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2018-19
- Athletic Club - Villarreal CF
Athletic Club - Villarreal CF


- P. Fornals 65'
- Funes Mori 79'
- Toko Ekambi 88'
KokapenaSan Mamés , Bilbao
39.672 pertsona
Denboraldiko lehen porrota
Athletic Clubek 0-3 galdu du Vila-real CF taldearen aurka San Mamesen. Fornals, Funes Mori eta…

Athletic Clubek 0-3 galdu du Vila-real CF taldearen aurka San Mamesen. Fornals, Funes Mori eta Ekambi izan dira golegileak.
Denboraldiko lehen porrota heldu da eta, igandean bezala, lehiak aurpegi bi erakutsi ditu. Alde batetik 65. minutura arte eta ostean bestelako bat. Hasieratik talde biek berezko estiloa ezarri nahi izan dute. Athletici dagokionez, baloi jabetza izan dugu gidaritzat, baina sakontasuna falta zaigu. Aurrean Castelloko taldeak kontraerasoak bilatu ditu eta norgehiagoka atsegina izan da zaleentzat.
Bigarren zatiaren hasiera antzekoa izan da, baina 65. Minutuan Fornalsek baloi solte bat gol ederra bihurtu du urrutitik. Hortik aurrera nahi eta ezin ibili da Athletic, are gehiago bigarrena jokaldi eztabaidagarri baten ondorioz heldu denean. Gero eta espazio zabalagoak gure bizkarrean eta Ekambik azken uneotan hirugarrena egin du.
Eta larunbatean asteko hirugarren erronka, ez nolanahikoa, Camp Nou futbol zelaian FC Bartzelonaren aurka.

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Eduardo Berizzo

Villarreal CF
Hamaikakoan
