Athletic Club VS SD Huesca 2018-8-27 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
02. Jardunaldia

Athletic Club2 : 2SD Huesca

Susaeta47'
Yuri B.62'
Jorge Miramón70'
Chimy Ávila86'
Bertaratzea36.818
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbao
Data
27/08/2018
Ordua
22:00
Data eta ordua
2018-8-27 - 22:00

Abantailari ezin eutsi

Athletic Clubek bina berdindu du SD Huescaren aurka San Mamesen. Partidako gol guztiak bigarren zatian…

2018ko abu. 28a

Athletic Clubek bina berdindu du SD Huescaren aurka San Mamesen. Partidako gol guztiak bigarren zatian heldu dira. Susaetak eta Yuri Berchichek (haren estreinaldia izan da golegile bezala gure kamisetarekin) aurretik ipini dute gure taldea, baina Miramonek areaz kanpotik eta Avilaren gol izugarriak berdinketa ezarri dute lehia amaitzeko oso gutxi falta zela.

Lehen zatian Athleticek eraman du ekimena, baina sakontasun gehiegirik gabe, Williamsek azken minutuan zutoinera egin duen jaurtiketa jokaldirik azpimarragarriena izanik.

Bigarren zatian, aldiz, Susaetak berehala ireki du markagailua, ezkerrez gainera. Ostean Yurik, eskuin hankarekin bigarrena lortu du. Zailena ei zegoen eginda, baina Miramonek urrutitik Unai Simonen begirada ekidin du, Huesca partidan sartuz. Hortik amaiera arte Williamsek errepikatu egin du bere idilioa zutoinarekin eta Huescak ederto aprobetxatu du bere aukera Avilaren zartako izugarri baten bitartez, are gehiago ezkerra ez den batentzat.

Azkenean zapore mingotsa, baina aurreko astean kontrakoa gertatu zitzaigun. Alderik alaiena, beste lehoi baten debuta, Gorka Guruzetarena konkretuki, 616garrena. Katea ez da eten.