Real Betis VS Athletic Club 2018-9-23 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
05. Jardunaldia

Real Betis2 : 2Athletic Club

Bartra51'
S.Canales68'
Williams7'
Raúl García17'
Bertaratzea51.093
Laburpen bideoa
Estadioa
Benito Villamarín
Herria
Sevilla
Data
23/09/2018
Ordua
20:00
Data eta ordua
2018-9-23 - 20:00

Aurpegi biko berdinketa

Athletic Clubek bina berdindu du Real Betis Balompie taldearen aurka Benito Villamarin futbol zelaian. Iñaki…

2018ko ira. 23a

Athletic Clubek bina berdindu du Real Betis Balompie taldearen aurka Benito Villamarin futbol zelaian. Iñaki Williamsek eta Raul Garciak gure taldea aurretik ipini dute markagailuan, baina bigarren zatian Bartrak eta Canalesek berdinketa ezarri dute.

Aurpegi biko partida bizi izan dugu beroa nagusi izan den arratsaldean. Tenperatura horiekin jokatzea egokia den edo ez albo batera utzita, norgehiagokak Athletic handi bat erakutsi digu lehen zatian, ondo presioan, bertikala, sendoa eta eraginkorra, Real Madrilen aurka ezagutu genuena.

Aldiz, bigarren zatian, lehen zatiko azken minutuetan Susaetak bigarren txartel horia ikusi eta gero, etxekoak nagusi izan dira, zuri-gorriek ezin izan baitute jokatzeko era mantendu. Gainera, aldageletatik bueltan ez dira minutu larregi pasa lehen gola hartu arte.

Betisek estu hartu gaitu eta berdinketaren kolpea jaso arren Athleticek merezitako puntuari eutsi dio.

Lau partida eta porrotik ez orain arte. Ea garaipenaren bidera itzultzen garen asteazken honetan San Mamesen Vila-realen aurkako partidan. Honetan Susaetak ezin izango du parte hartu.