SD Huesca - Athletic Club
Jardunaldia 24
Liga

SD Huesca - Athletic Club

SD Huesca
SD Huesca
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Raúl García (p.) 19'

data

KokapenaEl Alcoraz , Huesca

6.729 pertsona

Urrezko hiru puntu behetik alde egiteko

SD Huescak 0 Athletic Clubek 1

undefined

Athletic Clubek 0-1 irabazi du SD Huescaren aurka El Alcoraz futbol zelaian. Raul Garciak, penaltiz, lehen zatian, egin du partidaren gol bakarra.

Urrezko hiru puntu eskuratu ditu Athletic Clubek behetik alde egiteko, jada 30 pilatzen baititugu sailkapenean eta zuloa zazpira dago. LaLigako azken hamar partidetan bakarra galdu dugu eta bost gol baino ez ditugu jaso. Beraz bide onetik goaz azken txanpari ekiteko.

Gaurkoan, Huescak hobeto ekin dio partidari, abagune argirik gabe sortu barik, lehen minutuan Beñatek gura barik Herrerini bidali dion “enkargua” kenduta, baina Raul Garciak penaltiz gola egin ostean gure taldea nagusitu da, aldea handitzeko abagune batzuk sortuz. Ez dugu ate aurrean asmatu eta taldeari atzean sendo egitea tokatu zaio defentsa-lanari etekin ezin hobea lortuz.

Bolada ona berreskuratu eta gero hurrengo erronka da SD Eibar San Mamesen mendean hartzea, larunbat honetan hain zuzen ere.