Athletic Club - SD Huesca
Final hamaseirenak
Kopa

Athletic Club - SD Huesca

Athletic Club
Athletic Club
40
SD Huesca
SD Huesca
  • 9'33' Aduriz
  • 27' Insúa (b.a)
  • 54' Beñat

KokapenaSan Mamés , Bilbao

25.360 pertsona

Golak eta garaipen garbia Kopari ekiteko

Athletic Clubek 4-0 irabazi dio SD Huesca taldeari San Mamesen

undefined

Athletic Clubek 4-0 irabazi dio SD Huesca taldeari San Mamesen Kopako final hamaseirenen joaneko partidan. Adurizek (2) Beñatek eta Insuak bere atean egin dituzte golak.

Estreinaldi ederra lehiaketa honetan, talde honek golak egiteko gaitasuna duela erakutsiz, eta baita estrategiari etekina ateratzeko ere. Gainera, garaipenaren zaporea dastatzearekin batera, Athleticek aurrerapauso galanta eman du Kopan aurrera segitzeko, baina azken hau abenduaren 6an baieztatu egin beharko da El Alcoraz futbol zelaian.

Neurketaren kontrola hasieratik hartzeak emaitzak eman ditu, hamargarren minutuan Adurizek buruz Beñaten falta jaurtiketa sarera bidali duenean. Huescak ondo erreakzionatu du baina minutuak aurrera joan ahala gure taldeak ekimena berreskuratu du. Insuak bere atean bigarren egin du eta berehala Adurizek De Marcosen erdiraketa gola bihurtu du, berriro buruz, igandean baino zorte apur bat gehiagorekin.

Aldageletatik bueltan Huescak abagunerik onenak izan ditu, baina Simonekin egin du topo. Ostean zuri-gorriak “berragertu” dira eta Beñatek laugarrena egin du, falta jaurtiketa zuzen baten bitartez. Ostean Cristian Ganeak egin du debuta, gure elastikoa janzten duen 617. jokalaria izanik.

Eta Kopako lehendabiziko partida jokatu eta gero, astelehenean LaLigaren erronka berri bat dugu aurrez aurre, astelehenean, abenduaren 3an, Valentzian Levante UD-ren aurka.