Sevilla FC - Athletic Club
Final zortzirenak
Kopa

Sevilla FC - Athletic Club

Sevilla FC
Sevilla FC
01
Athletic Club
Athletic Club
  • Guruzeta 77'

KokapenaRamón Sánchez-Pizjuán , Sevilla

26.456 pertsona

Agur Kopari Sevilla FC mendean hartuz

Athletic Clubek 0-1 irabazi dio Sevilla FC taldeari Sanchez Pizjuan futbol zelaian, baina Kopatik at…

undefined

Athletic Clubek 0-1 irabazi dio Sevilla FC taldeari Sanchez Pizjuan futbol zelaian, baina Kopatik at geratu da San Mamesen 1-3 galdu ostean. Gorka Guruzetak egin du partidako gol bakarra bigarren zatian, harentzat lehendabiziko gol ofiziala dela elastiko zuri-gorriarekin. Neurketa honetan Markel Susaeta kapitainak bere lehen 500 partida bete ditu gure harmarria defendatuz eta historiako bosgarrena da jadanik, Iribar, Rojo, Etxeberria eta Iraolaren atzetik.

Agur Kopari, oso zaila baitzen kanporaketa iraultzea pasa den asteko etxeko porrotaren ostean, baina taldeak erakutsi du aurpegia ematen duela lehia guztietan eta, nolabait frogatzeko, lau egunetan Sevilla taldea birritan mendean hartu du.

Partida parekatuta egongo da eta, tamalez, Guruzeta gaueko golegileak ez du lehenago asmatu ate aurrean, eskuinez eta buruz, kanporaketa pil-pilean ipintzeko. Athleticek konfiantzarekin jokatu du, bere burua saldu barik, eta bigarren zatian saria jaso du, beranduegi bazen ere, Guruzetaren burukada bikain bati esker. Ez zegoen ia astirik, baina taldeak dinamika onean dagoela erakutsi du. Ea igandean Vila-realen horrela segitzen duen.