Athletic Club - SD Eibar
Jardunaldia 17
Liga

Athletic Club - SD Eibar

Athletic Club
Athletic Club
00
SD Eibar
SD Eibar

KokapenaSan Mamés , Bilbo

43.203 pertsona

Berdinketa Eibarren aurkako derbi trabatu batean

VAR-ak Athleticen gola baliogabetu du Caparen jokoz kanpo estu batengatik eta Dmitrovicek geldiketa ona egin dio Ibairi, 0-0ekoa mantentzeko

undefined

Athletic Clubek urteko azken partida jokatu du San Mamesen, 2019an Ligako partida bakarra (Valentzia) galdu duen zelaian. Gaurkoan golik gabeko berdinketa erdietsi du SD Eibarren aurka. Irabazteko aukerak izan ditu Gaizka Garitanoren taldeak, bigarren zatian batez ere. Bi abagune argi izan ditu Athleticek: lehenengoan geldiketa ona egin dio Dmitrovicek Ibairi eta bigarrenean, 72. minutuan, Melero Lopez epaileak Rober Correak bere atean sartutako gola baliogabetu du, VAR-ak Caparen jokoz kanpokoa adierazi baitu.

Partida bigarren zatian hasi da erritmoa hartzen. Jarraian jasandako lau porroten ostean, Eibarrek puntuen premia handia zuen eta asko du trabatu du neurketa. Athleticek ezin izan ditu armaginak gainetik kendu. Pedro Leonen jaurtiketa ondo gelditu du Simonek eta luzapenean, jokoz kanpoko argian, Cordobak Eibarren ate barrura bidali du baloia. Gola ez da markagailura igo.

Atsedenaldiaren ostean, Ibai eta Villalibre zelairatu ditu Garitanok, golaren bila. Williamsek, amorruz eta boterez betetako lasterketa egin ostean, Ibai Dmitrovicen aurrean utzi du, bakarrik. Zuri-gorriak izkin egin eta jaurti egin du, baina armaginen atezainak oinarekin aldendu du baloia.

Zazpi minutu geroago, San Joseren eta Caparen jokaldi on baten ostean, Eibarreko atzelariak bere atean sartu du baloia. VAR-ak baina, gola baliogabetu du, jokoz kanpokoa adierazita. Beste bi aukera izan ditu Athleticek: Raul Garciaren burukada lehena eta San Joseren beste bat ondoren. Ez da gola iritsi, ordea, eta partida hutsean bukatu da.