Athletic Club - RC Celta
Jardunaldia 20
Liga

Athletic Club - RC Celta

Athletic Club
Athletic Club
11
RC Celta
RC Celta
  • 76' Raúl García (p.)
  • Rafinha 56'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

41.348 pertsona

Saririk gabeko saiakera

Athletic Celta baino gehiago izan da, baina berdinketarekin konformatu behar izan du, definizio faltagatik

undefined

Athleticek bana berdindu du Celtaren aurka 2020ko San Mameseko lehen partidan. Saririk gabeko joko zuri-gorriaren burrunba izan da, iritsiera eta erremate ugarirekin. Eta okerragoa izan zitekeen, Vigoko taldeak aurrea hartu baitu Rafinharen golarekin. Berdinketaren gola 76. minutuan iritsi da, penaltiz. Alferrik galdutako aukera, baina sentsazio onak transmititu dituzte Gaizka Garitanoren mutilek, eta Europatik puntu bat gertuago daude aurkarien porrotengatik.

Lehoien irteera tronban izan da. 10. minuturako jada mehatxatuta zuten Ruben Blancoren atea, Iñigo Martinezen, Raul Garciaren, Yuriren, Dani Garciaren eta Cetalako atzelariaren ia autogolarekin. Epaileak, Medie Jimenezek, txartel ugari atera dizkio lehen zatian Athletic Clubi. Iago Herrerinek, 2020an ligan debuta egin duenak, geldiketa ona egin dizkio Lucas Olazari eta Rafinhari.

Rubenek kornerrera bidali du Yuriren ezkerkada, eta Muniainek aukera ezin hobea izan du Caparen erdiraketa neurtuaren ostean. Bere burukada ederto gelditu du Celtaren atezainak. Pena bere 400 partida ofizialean golik egin ez izana. Celtak aukera bikaina izan du jarraian: Iago Aspasek goleko baloi bat oparitu dio Santi Minari, baina Valentziako jokalari ohiak kanpora bidali du.

Athletic nagusi izan da bigarren zatian ere. Rubenek ondo gelditu du Yuriren bolea eta Williamsek ez du baloia sareetara bidaltzen asmatu. Eta, kontraeraso batean, Rafinhak bere ezker hanka magikoa atera du 0-1ekoa jartzeko. Lehoiek berdin jarraitu dute, ez dira erori. Muniainek Fran Beltranen penalti bat behartu du eta Raul Garciak ez du barkatu. Athletic markagailua iraultzeko zorian izan da luzapenean, Villalibre eta Raul Garciaren abaguneekin. Amorru handia eman du ligan jarraian lortutako laugarren berdinketa honek, baina taldea oso ondo ari da jokoz eta energiaz. Kopa Elxen jokatuko da orain. Goazen bere bila!