Athletic Club VS Sevilla FC 2020-7-9 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
35. Jardunaldia

Athletic Club1 : 2Sevilla FC

Capa29'
Banega69'
Munir74'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
09/07/2020
Ordua
22:00
Data eta ordua
2020-7-9 - 22:00

Sevillak markagailua irauli du San Mamesen

Athleticek Banegaren bi jokalditan galdu du Caparen golarekin irabazten joan ostean

2020ko uzt. 9a

Athleticek porrota jaso du Sevillaren aurka San Mamesen (1-2). Hortaz, andaluziarrek Bilbon zeramaten ondoz ondoko bederatzi porroteko boladarekin amaitu dute eta zuri-gorrien aukerak Europan jokatzeko zailago jarri dituzte. Banegak eta Munirrek buelta eman zioten Capak jarritako 1-0ekoari.

Sevilla agindu nahian zelairatu zen Reguilonen hegaletik sakonduz, baina Athleticek lekua hartu zuen pixkanaka. Williamsek abisatu zuen gora botatako bolea batez, baina berehala erantzun zuen Ocamposek Susoren pase batean.

Yuriren lesioak Balenziagari eman zion lekua. eta lehoiek, ikaratu beharrean, saria lortu zuten 26. minutuan. Sancetek hondoko marran denbora izan zuen Vesgari area ertzean ikusteko, eta Capa, erne, bigarren zutoinean agertu zen eskuinarekin maisutasunez gurutzatzeko.

Athleticek 2-0ekoa egin zezakeen luzapenean. Vesgaren alboko sake luze bat Muniainen oinetara heldu zen, eta aukera aparta izan arren kanpora bidali zuen. Bigarren zati osoa geratzen zen. Eta Cordobak korner baten ondorioz izandako abagunearekin lehoiek hasiera ona izan ondoren, Sevilla partida kontrolatzen joan zen Banegari esker. Simonek denbora batez eutsi zion taldeari Ocamposi geldiketa bikaina eginda, baina Banega argentinarrak berak bakarrik eman zion buelta neurketari bost minututan.

Lehenik eta behin, maisutasunez botatako zuzeneko falta batekin, eta gero Dani Garciak Munirri egindako falta baten ondorioz, Bartzelonaren jokalari ohiaren buruan urrezko baloia jarriz. Kolpe handiegia izan zen Athleticentzat, Championsen sartzeko lehian dagoen aurkari bikain baten aurrean. Hala ere, Muniain berdinketa lortzeko zorian izan zen 85. minutuan, baina Bonok baloia urrundu zuen, eta Munirrek Iñigo Martinezi egindako ustezko penaltia ez zen BEL-en berrikusi.