Deportivo Alavés VS Athletic Club 2020-10-4 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
05. Jardunaldia

Deportivo Alavés1 : 0Athletic Club

Ely74'
Laburpen bideoa
Estadioa
Mendizorrotza
Herria
Gasteiz
Data
04/10/2020
Ordua
14:00
Data eta ordua
2020-10-4 - 14:00

Porrota Mendizorrotzan

Rodrigo Elyren gol batek Athletic punturik gabe utzi du Gasteizen

2020ko urr. 4a

Athletic Clubek 1-0 galdu du Mendizorrotzako derbian Deportivo Alavesen aurka. Rodrigo Elyk buruz sartutako gol bat nahikoa izan da Pablo Machinen taldeak hiru puntuak lortzeko. Levanteren aurkako partidari indarberrituaz aurre egiteko morala eta konfiantza hartzeko geldialdia heldu da. Lau jardunaldi bakarrik daramatzate.

Lehen zatian, Athletic Deportivo Alaves baino gehiago izatearen sentsazioarekin agertu zen. Ondo iristen zen hegaletatik, batez ere Yuri Berchicheren lekutik; hala ere, azken pasea falta zen. Raul Garciak pase bikaina eman zion Williamsi, baina azken honek ez zuen asmatu jokaldia amaitzeko, eta beste abagune batean koltxonero ohiak berak jaurtiketa bat sarearen kanpo aldera bidali zuen.

Partida oso parekatua zen, eta xehetasun batean erabaki zitekeen, baita Sanceten jokaldi batean arbitratu gabeko esku baten bidez ere. Bigarren zatian, Yuri Berchicheren lesioaren albiste txarra iritsi zen, eta haren ordez Balenziaga zelairatu zen.

Banako akats batek Lucas Perezen akzio arriskutsua eragin zuen, eta 74. minutuan galiziarrak ateratako falta batean Rodrigo Elyren golarekin amaitu zen. Garitanok Berenguer eta Villalibre zelairatu zituen, baina Pachecok kornerrera urrundutako Raul Garciaren burukada batean bakarrik geratu zen berdinketatik gertu.