CA Osasuna VS Athletic Club 2020-10-24 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
07. Jardunaldia

CA Osasuna1 : 0Athletic Club

Rubén García81'(p.)
Laburpen bideoa
Estadioa
El Sadar
Herria
Iruñea
Data
24/10/2020
Ordua
18:30
Data eta ordua
2020-10-24 - 18:30

Penaltiz galdu da Sadarren

Athletic Clubek 1-0 kale egin du Club Atletico Osasunaren aurka, gol aukera handirik gabeko derbian

2020ko urr. 24a

Athletic Clubek 1-0 galdu du Sadarren, Osasunak ehun urteko historia bete dituen egunean. 80. minutuan Kike Barjari egindako penaltia Ruben Garciak sartu du, eta horrekin nahikoa izan da etxekoek irabazteko.

Aukera gutxiko partida izan da, bi taldeen arteko neutralizazio handikoa, eta Athleticek pisua eraman du neurketako minutu gehienetan. Berenguerrek eman zuen abisua, baina bere jaurtiketa Sergio Herrerak urrundu zuen. Ondoren, Iñigo Martinezen joko aldaketa batean, Muniainek atzean utzi zuen Unai Lopezentzat. Etxeko atezainak gelditu zuen. Handik gutxira, Mirandako atezaina urruneko falta jaurtiketa batekin ezustekoan harrapatu nahi zuen, baina azken honek baloia kornerrera atera zuen.

Atsedenaldiaren ostean, Gaizka Garitanoren mutilak gorritxoen atzeko lerroa gainditzen saiatu ziren baloiaren kontrol handiagoa eginez. Caparen barnealdi bat Raulek buruz errematatu zuen Herreraren eskuetara. Ematen zuen Jagoba Arrasateren taldea bilbotarren huts baten zain zegoela partida irabazteko. Jonyrenganako buruz egindako orrazkera batek hegalekoari Simonen aurrean utzi zion, baina honek 1-0ekoa ekiditu zuen.

Kike Barjari egindako penalti batean iritsi zen Osasunaren garaipena, Ruben Garciak Simon engainatuta. Halabeharrez, Athleticek aurrerago egin zuen, eta Caparen burukada bat etxeko atezainaren eskuetan amaitu zen. Osasunak bonbazia handian ospatu zuen garaipena, eta gainera, Sadarren lehoien lau garaipeneko bolada eteteko balio zuen.