Athletic Club - Cádiz CF
Jardunaldia 13
Liga

Athletic Club - Cádiz CF

Athletic Club
Athletic Club
01
Cádiz CF
Cádiz CF
  • Sánchez 6'

KokapenaSan Mamés , Bilbao

37.581 pertsona

Cadizek ezustean harrapatu du Athletic

Cadiztarrek lehoiak mendean hartu dituzte Salvi Sanchezek oso goiz sartutako golarekin

undefined

Athletic Cluben bolada ona eten egin da San Mamesen Cadiz CFren aurka 0-1 galduta. Salvi Sanchezek 6. minutuan sartutako gola eta defentsan egindako lan onari esker, Alvaro Cerveraren jokalariek hiru puntuak lortu dituzte zelai zuri-gorriaren 200. partidan.

Salvi Sanchezek hasieran lortutako golarekin larrutik ordaindu dute lehoiek, zaleak eserlekuan ia ez zeudenean. Marcelinoren jokalariek, Vencedor gabe gastroenteritis batek jota, asko kostatu zitzaien gol aukerak sortzea. Sancetek baloia gora bidali zuen, Simonek 0-2koa lortzeko bi saiakera bertan behera utzi baino lehen, Perea eta Lozanoren jokaldietan. Etxekoek Sanceti egindako ustezko penaltia eskatu zuten, baina Jaime Latrek ez zuen adierazi.

Bigarren zatian, talde horia erabat atzera eginda, Nico Williamsen joko bizia nabaritu zen. Berdinketarako aukerarik argiena korner batean heldu zen, baina Nuñezek Ledesmaren eskuetara buruz bidali zuen, eta 78. minutuan aipatutako atezainak Nico Serranoren ezkerkada bat ahal izan zuen modura aldendu zuen. Altxatzea besterik ez dago geldialdian Levanteri aurre egiteko.