FC Barcelona - Athletic Club
Jardunaldia 26
Liga

FC Barcelona - Athletic Club

FC Barcelona
FC Barcelona
40
Athletic Club
Athletic Club
  • 37' Aubameyang
  • 73' O. Dembélé
  • 90' L. de Jong
  • 93' Memphis

KokapenaCamp Nou , Barcelona

69.770 pertsona

Porrota gorantz doan FC Barcelonaren aurka

Lehoiek 4-0 galdu dute Camp Noun eta Marcelinok Kopako finalerdia du buruan jada

undefined

Athletic Clubek 4-0 galdu du FC Barcelonari egindako bisitan, kataluniarrek neguko fitxaketekin goraka ari direla erakutsi ondoren. Aubameyang, Dembele, Luuk de Jong eta Memphis Depayren golek Marcelinoren taldea garaitu dute. Realaren aurkako derbiarekin alderatuta, zazpi aldaketa egin ditu hasierako hamaikakoan Athleticek; izan ere, lehoiek 72 orduko atsedena baino ez dute Kopako finalerdia jokatu aurretik, eta horrek behartu du aldaketa kopuru hori egitera. Valencia CF-ren aurkako partida buruan dute jada, hirugarren final jarraituaren bila.

Xavi Hernandezen jokalariek ez zuten aukera ugari izan azken txanpara arte. Hain zuzen ere, lehen zatiko korner batean Piqueren burukada langan jo eta Aubameyangek barrura sartu zuen 1-0ekoa. Zarragak eta Vesgak aukerak izan zituzten Gavik Ferranen erdiraketan aukera argia galdu ondoren, eta Ferranek berak Simon behartu zuen beste jokaldi batean. Villalibrek ere saiakera egin zuen ia angelurik gabe.

Atsedenaldiaren ostean Iñigo Martinez eta Sancet zelairatu ziren, eta azken honek mugimendu onak utzi zituen, baina Athletici aurkariaren areara heltzea kostatu zitzaion. Simonek Ferrani geldiketa ona egin zion, baina gero Dembeleren gol bikaina iritsi zen, eta horrenbestez, puntuak lortzeko ilusioen agurra. Luuk de Jongek, buruz, eta Memphis Depayk gol-zaparrada biribildu zuten.