Athletic Club VS Real Madrid 2022-1-16 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
Finala

Athletic Club0 : 2Real Madrid

Modric38'
Benzema52'(p.)
Laburpen bideoa
Estadioa
King Fahd Stadium
Herria
Riyadh
Data
16/01/2022
Ordua
19:30
Data eta ordua
2022-1-16 - 19:30

Porrot mingarria Real Madrilen aurka Riyadhen

Athletic Superkopako txapeldunorde geratu da penaltien gau eztabaidatu batean 0-2 galduta, non Raul Garciak ez zuen berea sartu azken txanpan

2022ko urt. 16a

Athletic Clubek 0-2 galdu du Real Madrilen aurka Ryhaden jokatu den Superkopako finalean. Modricek eta Benzemak egindako golek, azken honek penaltiz VAR-ak berrikusi ondoren, aukerarik gabe utzi zituzten zuri-gorriak. Edonola ere, harrotasuna erakutsi zuten markagailuan hurbiltzen saiatzeko, baina ezin izan zuten euren bultzada gol bihurtu. Ezta penaltiz ere; izan ere, 88. minutuan Courtoisek oinarekin Raul Garciak jaurtitakoa gelditu zuen, Militaok txartel gorria ikusi zuen jokaldiaren ostean. Pena izan zen, denbora geratzen zelako balentria egiten saiatzeko. Oroitzapenerako geratuko da beste final batera sartu izana, Atletico kanporatu eta gero. Indarrak berriro hartzea besterik ez dago datorren ostegunean Barcelonaren aurka Kopako kanporaketa dagoelako.

Athleticek finalerdian erabilitako hamaikakoa errepikatu zuen, eta partida hasieran Real Madrilek egindako jokoa orekatzen saiatu zenean, gakoa izan zitekeen jokaldi eztabaidatua iritsi zen. Alabak baloia eskuarekin jo zuen area barruan Sancetek sakonean egindako pase batean. Soto Grado epaileak, beste bitan VAR-era ikustera joan zenak, jokaldia jarraitzeko agindu zuen. Real Madrilek lehoiak zigortu zituen presio irteera gaindituta, Rodrygok Modrici atzeko pasea emanda, 37. minutuan kroaziarrak Simonentzat gelditzea ezinezkoa zen jaurtiketa sareetara bidaliz. Lehoiak bakarrik ahalegindu ziren Sanceten bitartez, baina bere aukera langatik gora joan zen.

Atsedenaldiaren ostean, Marcelinok aulkia astindu zuen Nico Williamsen zelairatzearekin eta geroago taldea hobetu zuen aldaketa hirukoitzarekin. Hala ere, zuri-gorriek kolpea jaso zuten Benzemaren 0-2koarekin, Yerayk eskuarekin egindako penaltian VAR-ak aztertu ondoren. Aurkaria baino fisiko hobeaz baliatuta, markagailuan hurbil iristeko planak funtzionatu zuen, baina 0-2koa oso astuna zen ordurako.

Raul Garcia buruz egindako jokaldi batzuetan agertu zen eta horietako batean penaltia heldu zen. Courtoisek gelditu zuen, partidan sartzeko aukerari agur esanez. Athleticek ohorez galdu zuen, esperientzia ondo etorriko zaio lehoi berrien talde handi honi. Finaletan galtzeko, horietara iritsi behar da. Harrotasun zuri-gorria.