Cádiz CF - Athletic Club
Jardunaldia 3
Liga

Cádiz CF - Athletic Club

Cádiz CF
Cádiz CF
04
Athletic Club
Athletic Club
  • Williams 24'
  • Guruzeta 56'93'
  • Berenguer 78'

KokapenaNuevo Mirandilla , Cádiz

17.029 pertsona

Anbizio handiko Athleticen erakustaldia Cadizen

Valverderen taldeak gol-kopuru handia lortu du futbol zuri-gorriko gau handi batean, joko zoragarria eginez

Athletic Clubek 0-4 irabazi dio Cadiz CFri Nuevo Mirandilla estadioan anbizio handia erakutsiz, eta agerian utzi du taldeak transmititzen duen ilusioak baduela bere zergatia. Lehoiek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Cadizeko zelaian, baina emaitza are handiagoa izan zitekeen, bilbotarrek penalti bat huts egiteaz gain, Sanceten gol bikaina modu sinestezinean baliogabetu zutelako. Guruzetaren bi golek eta Iñaki Williamsek eta Berenguerrek sartutakoek markagailu bikaina jarri dute bertaratu diren 600 zale zuri-gorrien gozamenerako.

Athleticen erabateko nagusitasuna, hirugarren aldiz atea hutsean lortu duela, hasieratik ikusi zen. Berenguerren falta jaurtiketa batek eta Williams anaiek izua sortu zuten etxekoen atzeko lerroan. 23. minutuan, Iñaki Williamsen abiadurak saria eman zuen Arzamendiak Ledesmari egindako lagapen txarra lapurtu zuenean. Atezaina driblatu eta ia angelu barik baloia sareetara bidali zuen.

Jarraian, Nikok Espinori penalti bat atera zion baina Iñaki Williamsek ez zuen Ledesma gainditu hamaika metrotik. Athleticentzat bost axola; izan ere, bereari ekin zion, eta Negredoren aukera batean bakarrik egin zuen dardara. Iñaki Williamsek eskuin orkatilan min hartu zuen, eta bere ordez zelairatutako Gorka Guruzetak erantzun bikaina eman zion Valverderen apustuari. Jaurtiketa polita atera zuen, bat-batekoa, Lekueren jokaldi batean, 0-2koa egiteko.

Hortik aurrera, jokoaren erakustaldia areagotu egin zen. Sancetek gol ederra sartu zuen taldeka egindako jokaldi handi baten ondoren, baina baliogabetu egin zioten. Berdin zion, Berenguer eta Gorka Guruzeta agertu zirelako 0-4koa egiteko eta lehoiak sailkapenaren goiko postuetara igotzeko. Partidari amaiera bikaina jartzeko Paredes harrobiko jokalariak debuta egin zuen, Lezaman kimuetatik egondako jokalaria.