
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2022-23
- Athletic Club - RCD Espanyol
Athletic Club - RCD Espanyol


- Braithwaite 83'
KokapenaSan Mamés , Bilbao
41.574 pertsona
Athletic Cluben lehen porrota
Espanyolek Braithwaiteren golari esker irabazi du partida, jokalariak eta harmailak deseroso jarri dituen bero izugarriko partida batean

Athletic Clubek denboraldiko lehen porrota jaso du San Mamesen RCD Espanyolen aurka, aurkariak baino aukera gehiago izan dituen partidan, baina Braithwaiteren kontraeraso batean erabaki da 83. minutuan. Elcheri egin beharreko bisitan berehala indarberritzea egokitu da.
Lehoiak, Cadizen jipoitu zuen hamaikako berberarekin, oso kontzentratuta atera dira lehen minutuetatik. Hasi eta berehala, Berenguerrek lehen aukera izan du Yerayk hutsunera bidalitako baloi batean. Bisitariak Joseluren jokaldi batean bakarrik hurbildu dira Simonen atera Darderren erdiratzean, baina Athleticek beste bi gol aukera izan ditu lehen zatiaren amaieran. Lehenengoa, Iñaki Williamsen burukada batean iritsi da De Marcosek erdiratu ondoren, eta bigarrena, partidako argiena, Berenguerrek langaren kontra jaurti duen zeharkako falta batean.
Bero izugarria zegoen, udako ordutegi desegokian, eta horrek guztiak futbolariak ez ezik, Ekialdeko Beheko Harmailako zale batzuk ere estualdian jarri ditu. Norgehiagokan borroka taktikoa izan da nagusi, eta Diego Martinezen taldea atera da garaile Braithwaiteren golari esker. Yerayk luzapenean egindako burukada izan da berdinketa lortzeko aukerarik onena. Taldeak ez du amore eman, ez eta gure zaleek ere, amaierara arte animatu dutelako. Burua gora eta arrakastak lortzeko lanean jarraitu beharra dago. Gure beheko taldeetako lau jokalarik, Elexpuruk, Pinedok, Zubietak eta Amaia Martinezek, omenaldi beroa jaso dute atarikoan, Munduko eta Europako txapelketen lorpenengatik.
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

RCD Espanyol
Hamaikakoan
