Real Sociedad - Athletic Club
Jardunaldia 17
Liga

Real Sociedad - Athletic Club

Real Sociedad
Real Sociedad
31
Athletic Club
Athletic Club
  • 25' Sørloth
  • 37' Kubo
  • 62' Oyarzabal (p.)
  • O. Sancet 40'

KokapenaReale Arena , Donostia

38.342 pertsona

Gau beltza Reale Arenan

Athleticek galdu egin du bere akatsengatik, baita penalti eztabaidagarri batengatik ere berdinketaren bila zebilenean

Athletic Clubek porrota jaso du Reale Arenako derbian (3-1) eta, beraz, ezin izan du sailkapenean gora egin. Ernesto Valverderen taldeak amore eman zuen Realaren aurka akats pare batengatik eta besteren batengatik. Izan ere, penalti eztabaidagarria erabaki zuen epaileak Yerayk Kuborekin izandako borroka batean, eta horrez gainera, txartel gorria atera zion erdiko atzelariari. Horrek azkena eman zion derbiari lehoiak berdinketa lortu nahian zebiltzanean. Gau beltza Donostian, 3-1 mingarria.

Honelako neurketetan xehetasunak erabakigarriak dira eta balantza etxekoen alde erori zen. Remirok belauniko urrundu zuen Iñaki Williamsen jaurtiketa 0-1ekoa saihestuz, eta horren ondoren, 25. minutuan, Sorlothen gola heldu zen, eta maldan gora jarri zuen partida, zuri-gorriak jokoz kanpotik txarto irten ondoren.

Are okerrago jarri zen 36. minutuan, Silvak baloi bat lapurtu eta Kubok Simonengana jo zuenean etxekoen bigarrena egiteko. Athleticek kolpe bat eman behar zuen mahaian, eta lau minutu geroago arnasa hartu zuen Yurik ezkerretik egindako jokaldi polit batean. Bere atzerako pasea gol bihurtu zuen Sancetek jaurtiketa gurutzatu batez.

Bigarren zati osoa geratzen zen, eta Oyarzabal min hartuta zegoen Sorlothen ordez zelairatuta, eta Athleticek berdinketa lortzeko aurrera egin behar zuenean, zorigaiztoko jokaldia heldu zen partidari azkena emateko. Nico Williamsek baloi bat atzera bidali zuen, Kubok kontraeraso bat egin eta area barruan jausi zen Yerayrekin borrokan. Cuadra epailea penalti puntura joan zen eta txartel gorria atera zuen lehoien etsipenerako partidako erabaki eztabaidagarrian. Oyarzabalek gol bihurtu zuen penaltia eta hortxe bukatu zen derbia. Iker Muniainen zelairatzea geratu zen gogoan, Athleticen historian partida gehien jokatu dituen hirugarren lehoia bihurtu baitzen. Zale zuri-gorriek (700 jarraitzaile inguru) dena eman zuten lehoiei sostengua emateko. San Mamesen datorren hitzordu bikoitz garrantzitsurako euren babesa behar izango da: asteazkenean Espanyolen aurka, Kopan, eta igandean, Ligan, Real Madriden aurka. Ez dago kexatzeko astirik.