- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2022-23
- Atlético de Madrid - Athletic Club
Atlético de Madrid - Athletic Club
- 73' Griezmann
KokapenaCívitas Metropolitano , Madrid
61.617 pertsona
Griezmannek Athletic gelditu du
Frantziarrak bigarren zatian sartutako gola erabakigarria izan da Metropolitanon
Athletic Clubek 1-0 galdu du Atletico de Madriden aurka. Antoine Griezmann bilbotarren amesgaiztoa izan zen berriro, eta erasoaldi handi bat eta zutoinetik gertu sartu zen jaurtiketa nahikoa izan zituen Julen Agirrezabala gainditzeko. Hori izan zen atezain gipuzkoarra gainditzeko modu bakarra, Carrascoren jaurtiketei geldiketa bikainak egin baitzituen. Lehoiak zazpigarren postuan geratu dira eta igandean Gironaren kontra garaipena behar dute Europako postuetatik ez aldentzeko.
Oraingoan ezin zaie errurik bota partidaren aurretik antolatu ziren omenaldiei. Izan ere, lehoiak oso ondo sartu ziren Atleticok Athletic bere 125. urteurrenagatik omentzeko ekitaldi xume eta hunkigarria egin ondoren. Metropolitano zelaiak txalo zaparrada eskaini zion gure Klubari, besteak beste Goikoetxea, Clemente eta Irureta bezalako mitoek eta Tzibi Juaristi jokalari ohiak soropila zapaldu zutenean.
Sancetek min egiten zuen, eta lehoiek geldikako jokaldietan saiatu ziren, Yuri eta Iñaki protagonista zirela. Lehen zatia Athleticek nahi bezala jokatu zen, nahiz eta Julen Agirrezabalak, titularra izan zenak, gaueko geldiketa sinatu zuen Carrascori buruz buruko batean oina ateraz.
Atsedenaldiaren ostean, Athleticek 0-1 jartzeko aukera paregabea izan du Nico Williamsen jokaldi batean, baina Oblakek gelditu zuen. Ondoren, 73. minutuan Griezmannen gola etorri zen eta puntuak lortzeko aukerak desagertu ziren.