Athletic Club - FC Barcelona
Jardunaldia 25
Liga

Athletic Club - FC Barcelona

Athletic Club
Athletic Club
01
FC Barcelona
FC Barcelona
  • Raphinha 45'

KokapenaSan Mamés , Bilbao

49.741 pertsona

Merezigabeko porrota FC Barcelonaren aurka

Bi zutoinek, Ter Stegenen gelditu batek eta Iñaki Williamsi baliogabetutako gol polit batek saririk gabe utzi dute Athletic bikain bat liderraren aurka

Athletic Clubek 0-1 galdu du merezi gabe FC Barcelonaren aurka San Mamesen, Iñaki Williamsek 87. minutuan sartutako gol ederra Gil Manzanok bertan behera utzi ondoren. De Jongek baloi zatitu batean ustezko falta egin du hanka altxatuz, eta besoarekin eman duela Iker Muniainek erabaki du epaileak VARen ikusi eta gero, bizkarrarekin jo duela dirudien arren. Jokaldi horretan, Iñaki Williamsek zelai erditik korrikaldia egin du eta oinaren kanpoko aldearekin barrura sartu du San Mames osoa hankaz gora jartzeko.

Valverderen jokalariek lan handia egin dute Barçari irabazteko baina porrotarekin amaitu dute, eta Europa zailago jarri da. Julen Agirrezabalak Lewandowskiren aurrean irteera bikaina egin ondoren, Athleticek Berenguerren aukera batez mehatxatu du Vivianen pase luze batean. Iñaki Williamsi, oso aktiboa bera, txartel bat erakutsi diote Kounderi izan ez den falta bat egiteagatik, aurkariaren ateraino joateko prest zegoenean. Gau beltza hasten zen. Iñakik berak ezkerrez mehatxatu du Ter Stegen, baina abagunerik argiena, Raul Garciaren burukada zoragarria, langara joan da korner batean.

49.741 ikusleak, errekor berria San Mamesen, izoztuta geratu dira Raphingak 0-1ekoa egin duenean lehen zatiko luzapenean VARek baliozkotuta, marrazainaren jokoz kanpokoa bertan behera utziz. Asmatu egin du erabakia aldatzean. Barçak ez du gehiago egin bere golen kopurua handitzeko, Lewandowskiren burukada bat izan ezik Balderen erdiraketan.

Ezbeharrak gorabehera, Athletic gol aukerak batzen joan da ezin hautsizko konfiantza erakutsiz. Berenguerren jaurtiketa bat Ter Stegenek zutoinera desbideratu du, eta gero Muniainen jokaldi bikaina baloi loratu batean germaniarrak urrundu du hegan eginez… Nicoren jaurtiketa bat ere egon da, eta zoramenaren gola heldu da Guruzetaren pase bikaina Iñakik korrikaldi batean sareratu duenean. Bertan behera uztea sekulako kolpea izan da. Athleticek markagailua iraultzea zuen amets. Hala ere, ez du amore eman eta Yuriren eta Guruzetaren botetan berdinketa izan du jokaldi berean. Oraindik ez dakigu nola ez den baloia sartu.

Haserrea izugarria izan da. Athleticek dena egin du Barçari irabazteko. Horrela, jakina, oso zaila da.