Real Valladolid - Athletic Club
Jardunaldia 26
Liga

Real Valladolid - Athletic Club

Real Valladolid
Real Valladolid
13
Athletic Club
Athletic Club
  • 74' Larin
  • I. Martínez 30'
  • Guruzeta 57'
  • Vesga (p.) 78'

KokapenaJosé Zorrilla , Valladolid

21.707 pertsona

Garaipen ukaezina Pucelan

Athletic Club geldialdira doa, Europarako borrokan jarraitzeko behar zuen garaipenarekin

Une egokian iritsi da. Europarako borrokan berriro kokatzeko behar zen garaipena. Lehoiak geldialdira doaz Pucelan 1-3ko emaitza ukaezina lortuta, Rayo Vallecanoren eta FC Barcelonaren aurkako partiden ostean taldeak erakutsitako sentsazio onak puntuetan bihurtuz. Valverderen jokalariek zazpigarren postuan lo egingo dute.

Athletic garaipenaren bila zelairatu zen, azken lerroraino sakontasunez iritsiz eta kornerrak sortuz. Iñakiren atzeko pase batean markagailuan aurreratzeko zorian egon da Sanceten jokaldiaren ostean eta Vesgaren jaurtiketan, baina Asenjok gelditu du. 0-1ekoa 29. minutuan heldu da: Iñigo Martinezen falta jaurtiketa batean baloia pozoitu da, Oscar Planoren gorputzean jo ostean.

Zale zuri-gorri askok animoak emanez, lehoiak bigarrenaren bila joan dira atsedenaldiaren ostean. Behin eta berriz iritsi dira eskuin hegaletik. Nikok ez du asmatu jokaldi batean, Guruzetak aukera bat izan du eta bigarrenean Gorkak bigarren zutoinera bidali du baloia De Marcosen pase eder bat aprobetxatuz. Ekaitza egon da Valladoliden, baina joko zuri-gorriarena, euria eta txistuak harmailetan.

Pachetaren jokalariak partiduan sartu dira zorigaiztoko jokaldia batean Larinek ondo jokatuta, baina jarraian Nico Williamsek penaltia probokatu du Joaquinen eskuetan eman eta gero. Vesgak maisuki barrura sartu du. Mikel 1-4koa egiteko zorian egon da, baina ezkerkada handiak zutoinean jo du. Albiste onak geldialdirako. Athletic une garrantzitsuenean hazi da, Getafe hartu eta Osasunaren aurka Kopako finalaren bila joan aurretik.