Athletic Club VS Elche CF 2023-5-28 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
37. Jardunaldia

Athletic Club0 : 1Elche CF

Lucas Boyé92'
Bertaratzea37.807
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbao
Data
28/05/2023
Ordua
19:00
Data eta ordua
2023-5-28 - 19:00

Zorte txarra nagusi

Athleticek kale egin du Elche CFren aurka, mota guztietako gol aukerak izan dituen partidako azken jokaldian

2023ko mai. 28a

Athletic Clubek 0-1 galdu du Elche CFren aurka zoritxarreko neurketan, irabazteko mota guztietako gol aukerak izan arren; azken jokaldian porrota jaso du kontraeraso batean Boyerek sartutako golarekin. Gol horrek zazpigarren postutik zortzigarrenera jaistea ekarri du. Athletici geratzen zaion formula bakarra Conference txapelketan sartzeko Santiago Bernabeun irabaztea eta Osasunak Sadarren Gironari gauza bera ez egitea da.

Denboraldiko partida askotan gertatu den bezala, Athleticek ez du saririk aurkitu aukera asko galtzeagatik. Ezin da zalantzan jarri lehoiek egindako ahalegina; izan ere, jota amaitu dute, erasoaldietan dena egin dute eta Edgar Badia bikain batek gola eragotzi du lau geldiketa eginda.

Erabateko zoritxarreko arratsaldea Berenguerren erdiraketa batekin hasi da. Iñaki Williamsek ezkerrez jaurti du eta Clercek baloia marratik atera du buruarekin. Bitartean, Elchek ezusteko bi eman ditu, Simonek Bigasi gelditu bikaina egindakoaz eta Monentek zutoinean emandako zartako batez.

Berenguer eta Williams berriro agertu dira area barruan, oso irekia izan den partidan. Hori gutxi balitz bezala, epaileak ez du Berenguerri egindako penalti bat adierazi. Ez eta Berchicheri kamisetatik heldutako jokaldian ere. Raul Garciaren zelairatzeak, atsedenaldiaren ostean, zuri-gorrien erremateen kopurua handitu egin du. Nafarrak hiru aukera argi izan ditu. Sinestezina izan da Badiak Berenguer, Williams eta Rauli egindako geldiketa hirukoitza, eta geroago Elcheko atezainak hegan egin du Raulen burukada batean. Akabera ematea besterik ez da falta Boyeren ezusteko golarekin kontraerasoan. San Mamesen urte osoko errealitatea izan da: sarea aurkitu gabeko erremateak eta erdiraketak.

Zaleek atsekabetuta utzi dute futbol zelaia. Pena handia izan da Balenziagari merezi izan duen omenaldia jarraitzaileak hain minduta zeudela egin izana, nahiz eta atzeko hegalekoak bere omenaldia oso barruan sentitu duen. Real Madrid taldearen aurka etxetik kanpoko garaipen batean sinestea besterik ez dago.