- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2022-23
- Udinese Calcio - Athletic Club
Udinese Calcio - Athletic Club
- Williams 86'
KokapenaDacia Arena , Udine
Iñaki Williamsek denboraldiaurrea biribildu du
Mundiala jokatu berri duen jokalariaren gol batek garaipena eman dio talde zuri-gorriari Udinen eta Athleticek sentsazio onekin itxi du Koparen aurreko lagunartekoen zikloa
Athletic Clubek sentsazio onekin bukatu du Munduko Txapelketaren tarteko denboraldiaurrea. Garaipena besterik ez diren emaitzak lortu ditu eta futbolari guztiek minutuak jokatu dituzte, baita lesioak saihestu ere. Iñaki Williamsek 86. minutuan Raul Garciaren pasearen ostean egindako jaurtiketa gurutzatuak garaipenen pokerra eman zion Valverderen taldeari. Gainera, jokatutako lau norgehiagoketan talde zuri-gorriak ez du gol bakar bat ere jaso. Lehoiak prest dira asteartean Las Llanasen Sestao Riverren aurka jokatuko duten lehiarako.
Hotz eta jende eskasak markatu zuen Dacia Arenako hitzordua eta Valverdek minutuak eman zizkien iritsi berri ziren hiru mundialistei. Hain zuzen ere, neurketako lehen abagunea Nico Williamsentzat izan zen, baina lehen zatiaren erdian buruz egindako saiakera Silvestrik gelditu zuen. Muniainen pase baten baten ondoren bigarren aukera bat ere izan zuen, baina berriro atezainak eragotzi zuen Nicoren lehen gola. Villalibre hainbatetan saiatu zen Udineseren atea zulatzen, baina gola ez zen iritsi.
Etxeko taldea arriskutsuagoa izan zen bigarren zatian, Arslan erdilariak estutasunetan jarri zuen lehoien atzealdea. Simonek bigarren zatia jokatu zuen, eta etxekoen aukerarik onenean, talde italiarraren erdilariak eginiko jaurtiketa bati erantzun bikaina eman zion. Iñaki Williams sartu eta erabakigarria izan zen 85.ean lortutako golarekin, nahiz eta aurretik Villalibre, buruz, 0-1ekoa lortzekotan izan zen. Gerenabarrenak debuta egin zuen azken txanpan eta Bilbao Athleticeko dinamikara harro itzuliko da, burua ondo altxatuta eta etxeko lanak eginda.