Athletic Club - Real Valladolid

Athletic Club - Real Valladolid

Athletic Club
Athletic Club
20
Real Valladolid
Real Valladolid
  • 27' Guruzeta
  • 51' O. Sancet

KokapenaAnduva , Miranda de Ebro

Athleticek erritmoa hartu eta Valladolid garaitu du

Valverderen taldeak, Guruzeta eta Sanceten golekin, Pucelako taldea gainditu du Mirandan

Athletic Clubek Real Valladolidi irabazi dio Miranda de Ebron, zuri-gorriek etenaldi honetan jokatu duten lehen lagunartekoan. Guruzetaren, lehen ordu erdia bete baino lehen, eta Sanceten golek, bigarren zatiaren hasieran, garaipena eman zieten lehoiei.

Lehoiek berdegunera itzultzeko gogoa zuten. Proba ona LaLigako aurkari baten aurka, Valverderen mutilek txapelketara itzuli aurretik izango dituzten lau partidetako lehena. Hurrengo egunetan Chivas (San Mames, abenduak 11, igandea), Burgos CF (Burgos, abenduak 15, osteguna) eta Udinese Calcioren (Udine, abenduak 17, larunbata) aurka jokatuko dute.

Anduvan zuri-gorriek bi hamaikako desberdin zelairatu zituzten, eta ondo funtzionatu zuten, jokalarietako askok minutuak pilatu baitzituzten. Baloiaren kontrola Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldearena izan zen partidako fase gehienetan. Valladoliden aukerak lehen zatian iritsi ziren presio altuari esker, baina gol abagune argiak izan gabe. Guruzetak bere aukera aprobetxatu zuen lehoiak aurreratzeko. Yuriren pase ona ezker hegaletik eta ederto izkin egin ostean, aurrelari zuri-gorriak bere eskuineko hankaz behetik gainditu zuen aurkariarena atezaina. 

Hasierako hamaikakotik, lehoiek zortzi aldaketa egin zituzten bigarren zatirako. Norgehiagokak lehen 45 minutuetan markatutako ildotik jarraitu zuen: kontrola, baloiaren abiadura zelaiaren azken herenean eta golak. Horrela iritsi zen Oihan Sanceten gola. Balenziagaren pase sakona patxadaz kontrolatu zuen lehoi gazteak eta jaurtiketa gurutzatuz markagailua itxi zuen.