Athletic Club - RCD Espanyol
Final zortzirenak
Kopa

Athletic Club - RCD Espanyol

Athletic Club
Athletic Club
10
RCD Espanyol
RCD Espanyol
  • 26' De Marcos

KokapenaSan Mamés , Bilbo

37.564 pertsona

Athletic, nagusi, final-laurdenetan De Marcosen eskutik

Lehoiek RCD Espanyol kanporatu dute joko sendoa eginez, eta laugarren finalerdira heltzea dute helburu

Athletic Kopako final-laurdenetako aurkaria ezagutzeko zain dago, eta kanporaketa zoragarria izango delakoan gaude. Oso gogoko dugun txapelketa da. Lehoiek laugarren finalerdia jarraian jokatzea dute helburu, eta horretarako ostiralean 13:00ak aldera ezagutuko dute hurrengo aurkaria. De Marcosen gol bat, Laguardiakoaren ohiko barneraldian, nahikoa izan zen RCD Espanyol gainditzeko. Bartzelonako taldea txikiagotuta geratu zen zuri-gorriek euren jokoan erakutsitako sendotasunaren aurrean.

Jokaldi ederra izan zen, kanporaketa gainditzea ekarri zuen txinparta. 26. minutuan iritsi zen, Zarragak Sancetekin bat egin zuenean, eta nafarrak, orpoz, De Marcosi jarri zion Joan Garcia atezainaren aurrean. Behetik sartu zion baloia sareetara 37.564 ikusleen gozamenerako, Klub honek txapelketarekiko duen gosea erakusten duen zifra. Ekaitzak atzera egitea gonbidatzen bazuen ere, zaleek erantzun ona eman zuten, eta igandean, Real Madrilen aurka, San Mameseko harmailak zaleez beteta egongo dira.

Berenguer eta Zarragaren lehen saiakeren ondoren, jokoan asko sartu zirenak, Espanyol ia behin bakarrik iritsi zen Julen Agirrezabalaren areara, 23. minutuan, Joseluren jokoz kanpoko jokaldi argian gol bat sartzeko. Athleticek, presio zein kokapen aldetik defentsan egindako lan izugarriarekin, ez zion beste aukerarik utzi.

Oihan Sancetek pare bat aldiz izan zuen partida erabakitzeko aukera atezainaren eskuetara joandako bi boleatan. Athletic ez zen argi heltzen aurkariaren areara, baina sendotasunez jokatzen ari zen, akatsik egin gabe. Raul Garciak ere estu eta larri jarri zuen bisitarien atezaina, eta partida poliki-poliki hiltzen joan zen, San Mameseko zaleen gozamenerako. Orain bai, Real Madrid mendean hartzea da hurrengo urratsa LaLigan sailkapeneko goiko postuetara itzultzeko.