
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2023-24
- Athletic Club - FC Barcelona
Athletic Club - FC Barcelona


KokapenaSan Mamés , Bilbo
50.295 pertsona
Athleticek Barça indargabetu du eta beste pauso bat eman du Europarako bidean
Kopako esfortsuaren ondoren, lehoiek partida bikaina sinatu dute defentsa mailan, eta abantaila handitzen duen puntu bat atera dute

Athletic Clubek menderaezina izaten jarraitzen du San Mamesen, Ligako lehen jardunalditik ez baitu galdu. Goruntz doan FC Bartzelonaren aurka lortutako golik gabeko berdinketak Europarako abantaila puntu bat gehiago handitzeko balio du, bosgarren postuan sailkatuta jarraituz. Aukera gutxiko klasikoaren ostean, Real Betis zortzi puntura geratu da eta Reala, hamarrera.
Lehoiek defentsa mailan neurketa bikaina sinatu dute, Koparekin alderatuta atzeko lerroan hiru aldaketa eginda. Prados eta Imanol sendo aritu dira atzeko lerroan. Xavi Hernandezen jokalariek abagune bakarra izan dute. Hain zuzen ere, Barçaren aukera bikoitza 25. minutuan heldu da: Simonek Ferminen jaurtiketa bat eragotzi du area erpinean, eta jarraian Cancelok baselina ikaragarria asmatu du zelai-erditik, baina atezainaren eskularruek eta Yerayk marra gainean baloia urruntzea lortu dute. Talde zuri-gorri berrituak izan duen izualdi bakarra. Valverdek, noski, lerro guztietan aldaketak egin ditu hamaikakoan.
Norgehiagoka oso orekatua izan da: jaurtiketa kopuru berdina, korner kopuru berdina... Barçak bi lesio gogor izan ditu lehen zatian, De Jong eta Pedrirenak. Aste osoa izan du norgehiagoka behar bezala prestatzeko, eta egia esan, ez du bere nagusitasuna inoiz erakutsi. Berenguer eta Unai Gomezen mugimenduek Barçari egonezina eragin diote, eta bitartean, talde honek Fermin eta Lamine Yamalen bitartez mehatxu egin du, baina partida arriskuan jarri gabe.
Xavi Hernandezen jokalariek sailkapeneko lehen postura hurbiltzeko jomuga izan dute, baina Athleticek ez die utzi. Bigarren zati osoan, Paredesen ezinbesteko gurutzaketa batek bakarrik kezkatu ditu zaleak. Eta partida Athleticen aldeko korner batekin amaitu da, Dani Garciaren errematearekin. Atarikoetan, Klubak omenaldia egin dio Miguel Ocio hildakoari, joan den ostegunean Kopako finalerdian artatu zuten bazkideari. Keinu handia.
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

FC Barcelona
Hamaikakoan
