- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- CA Osasuna - Athletic Club
CA Osasuna - Athletic Club
- 25' Torró
- Guruzeta 31'
- Berenguer 74'
KokapenaEl Sadar , Iruñea
22.030 pertsona
Athletic famatuak modu ezin hobean bukatu du urtea
Kopako txapeldunek markagailua irauli dute Sadarren eta laugarren postuan finkatu dira
2024 ahaztezina izan da, historikoa. Athletic Clubek, Kopako txapeldunak, irribarretsu itxi du urtea. Lehoiak laugarren postuan daude Sadarren garaipen handi bat erdietsi ostean. Partida iraultzea lortu dute Guruzetak buruz sartutako gol bikain batekin eta Berenguerrek gurutzatutako ezkerkada batekin, eta zoriontasuna nabari da familia zuri-gorrian.
Valverde ospetsuak eraiki duen Athletic honen handinahiak ez du mugarik. Oso talde lehiakorra sortu du, partiden bila doana. Derbia ez zen erraza, gorritxoek Real Betisen aurka soilik eman baitzuten amore etxean. Beraz, hasieratik joan ziren bere egitasmoa betetzera. Nicok, Guruzetak eta Iñakik, izugarrizko lana osatu zuenak, Sergio Herrera mehatxatu zuten. Iñaki Williamsek VARak ikusi zuen penalti bat behartu aurretik izan zen hori, baina bertan behera geratu zen aurrez Galarretari adierazitako eta epaileak pasatzen utzi zuen falta batengatik.
Kolpe honi beste bat gehitu zitzaion. Nicori adierazitako falta zalantzagarri bat Torroren golarekin amaitu zen 24. minutuan, bolea batekin, aldaratze txar baten ondoren. Athleticek, bere zaletuak bultzatuta, ez zuen amore eman eta laster berdindu zuen. Jauregizarrek Iñaki Williams aurkitu zuen hegalean eta bere erdiraketa Guruzetak sarera bidali zuen buruz.
Une egokian agertu zen Simon, bigarren zatia baino lehen Aimar Orozi egindako geldiketa batekin. Eta bilbotarrei beste ezbehar bat pilatu zitzaien: Sancetek eskuin orkatilan pairatutako lesioa, abagune argi batean huts egin ondoren, Berenguer zelairatzea ekarri behartu zuena.
Iñaki Williamsek erregate batzuekin egindako jokaldi itzel batek Guruzetaren bigarrena gerturatu zuen, baina Sergio Herrerak hankarekin ekidin zuen. Athleticek etsi gabe bilatu zuen garaipenaren gola eta Simonen baloi luze batekin aurkitu zuen, Berenguerrek sare barrura bidali zuena ezkerkada eder batekin. Sinestezina eta ahaztezina izan da bere urtea: Gabarra ateratzeko balio izan zuen gola egin zuen, eta, sari gisa, 2024a golarekin itxi du. 74. minutu horretatik aurrera Osasunak halabeharrez joan zen azkenean lortu ez zuen berdinketaren bila. Athletic famatuak bolada onean jarraitzen du, baina datorren urte osoa geratzen da amets egiten jarraitzeko. Pausoz pauso. Eta sari handia Katxorrorentzat, azken bi hamarkadetako gure txofer erraldoiarentza. Ezin izan zuen bere erretirorako garaipen ahaztezin hau baino opari hoberik izan.