
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Real Betis - Athletic Club
Real Betis - Athletic Club


- 15' Isco
- 47' Perraud
- Paredes 33'
- O. Sancet 69'
KokapenaBenito Villamarín , Sevilla
49.292 pertsona
Puntu gozoa baloi geldituan
Athleticek puntu bat lortu du Real Betisen aurka, Berenguerrek maisutasun handiz jaurtitako bi kornerretan Paredesek eta Sancetek sartuta

Athletic Clubek bolada onean jarraitzen du Ligan galdu gabe, hamahiru partida hain zuzen ere. Puntu bat erdietsi du Real Betisen zelai zailean, eta bi aldiz berdindu du baloi geldituari esker. Sancetek maisuki buruz sartutako 2-2koak, Berenguerrek korner batean, balio handia dauka Valverderen taldearentzat, Europako beste esfortzu handi batetik zetorrena. Taldea laugarren postuan sendotu da, Villarrealekiko lau puntuko aldea mantenduz. Astea garbi dauka Gironaren aurka San Mamesen jokatu beharreko partida garrantzitsua prestatzeko.
Lehoiek ez dute lan erraza izan Sevillan. Izan ere, betikoak laster jarri dira markagailuan aurretik: Antonyren ezkerkada Simonek desbideratu du eta area barruan adi egon den Iscok sareetara bidali du. Bakambuk Simonekin buruz burukoan aukera garbia izan du, zuri-gorriek lehen berdinketa lortu baino pixka bat lehenago. Berenguerrek korner zaila jarri du Adrian San Miguelentzat, eta Paredesek, bere bultzadaz, baloia sareetara sartu du. 32. minutuan izan da gola eta oraindik asko geratzen zen.
Simon berriro agertu da Cardosoren jaurtiketaren aurrean eta, lehen zatia amaitzen zenean, Athleticek ez du baloi bat aldentzen jakin eta Perraudek, urruneko jaurtiketa batekin, atezain zuri-gorria gainditu du. Lehoiak gora joan dira Iñaki Williamsen barneraldiekin eskuin hegaletik eta beste korner batean lortu dute saria 68. minutuan, Sanceten burukadaren bitartez. Taldeak arnasa hartu eta bere burua defendatzen jakin du. Pena izan da azken jokaldian Djalók sufritutako sarrera, Marc Rocak egindakoa, arazoak zituen orkatilan. Arnasa hartzeko eta Gironaren aurka garaipen garrantzitsu batekin amets egiteko astea dugu aurretik.
Hamaikakoan

Adrián
Ortiz
Llorente
Natan
Perraud
Altimira
Johnny
Antony
Isco
Jesús Rodríguez
Bakambu
Ordezkoak
F. Vieites
Fernandes
Bartra
Vitor Roque
Ez Abde
Rodríguez
Lo Celso
Marc Roca
Mateo
Pablo G.
S. Arribas
Entrenatzaileak
Manuel Pellegrini

Real Betis
Hamaikakoan

Adrián
Ortiz
Llorente
Natan
Perraud
Altimira
Johnny
Antony
Isco
Jesús Rodríguez
Bakambu
Ordezkoak
F. Vieites
Fernandes
Bartra
Vitor Roque
Ez Abde
Rodríguez
Lo Celso
Marc Roca
Mateo
Pablo G.
S. Arribas
Entrenatzaileak
Manuel Pellegrini

Athletic Club
Hamaikakoan
