Athletic Club - Real Valladolid
Jardunaldia 25
Liga

Athletic Club - Real Valladolid

Athletic Club
Athletic Club
71
Real Valladolid
Real Valladolid
  • 10' Jauregizar
  • 35',66' Nico Williams
  • 43' Maroan
  • 46' O. Sancet
  • 69' Guruzeta
  • 87' Williams
  • M. Sylla 47'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

47.715 pertsona

Athletic indartsu batek zazpikoa egin dio Real Valladolidi

Lehoiek 7-1 irabazi dute gol bikainak sartuz, eta laugarren postuan berretsi dira De Marcosentzat izandako arratsalde berezian

Athletic Clubek zazpikoa egin dio Real Valladolidi laugarren postuan berresteko, mahaian ukabilkada emanez erasoko ikustaldiarekin. 7-1ekoa azken sailkatuaren aurka, Hein atezainaren lan bikainari esker motz geratu da. Arratsalde ahaztezina izan da, batez ere Oscar de Marcosentzat. Arabarrak ez zuen nahi golengatik taldekideek eskaintzarik egitea. Eskaintza taldekoa izan da, Iribar partidatan bakarrik aurretik duen mitoari gustatzen zaion bezala. Taldekideek zazpi ere eskaini dizkiote, keinurik egin gabe.

Valverderen jokalariek oso serio egin diote aurre norgehiagokari. San Mamesen 47.000 ikusle baino gehiago izan dira arratsalde eguzkitsuan, eta zuri-gorriek hasieratik joko bizia egin dute. Jauregizarrek ezkerkada batez lehena sartu du 10. minutuan zutoinaren ondotik, Nicoren atzerako pasea batean. Bermeotarra inspirazioz betea egon da, eta ez ditu mirariz beste bi egin, Heinen bi geldiketa bikainengatik.

Zuhaitz eroriari orok egur egiten dutenez, Pucelakoei bide bat zabaldu ahal izan zaie 33. minutuan, Syllak Simon gainditu duenean. Hala ere, VARak jokoz kanpo zegoela iragarri du. Izuak jota bezala, Athletic iheska jarri da. Yurik bi pase-jokaldi egin ditu, batean Nico Williamsek aurkariaren talde erdia erregateatu du eta sare barruan utzi du baloia, eta bestean Maroanek goleatzaile gisa estreinatu du bere burua, erdiko atzelari sendoa gainetik kenduz. 3-0 eta atsedenaldira heltzeko laugarrena falta zen, non Sancetek eskuadrari bolea harrigarria bidali dion Jauregizarrek nahita pasea eman ondoren.

Morok Pucelako duintasunari ekin dio, eta ekintza bat fabrikatu du Syllak sareetara bidaltzeko atsedenaldiaren ostean. Simonek Machisen 4-2koa saihestu du eta lehoiak berriro ere zapaltzaile moduan jarri dira Juricek txartel gorria ikusi ondoren. Nicoren beste gol batek, Guruzetaren eskuinkadak atea aurrean eta Iñaki Williamasek, beti agertzen denak, 7-1ekoa marraztu dute San Mamesen gozamenerako. Gutxigatik kapitain berria zortzigarrena egiteko zorian egon da baina baloia langan jo du. Esan bezala, Williamsek De Marcosen besokoa oinordetzan hartu du Lekue haren ordez zelairatu denean. San Mames zutik jarri da.