Athletic Club - RCD Mallorca
Jardunaldia 27
Liga

Athletic Club - RCD Mallorca

Athletic Club
Athletic Club
11
RCD Mallorca
RCD Mallorca
  • 58' Nico Williams
  • A. Raíllo 56'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

48.203 pertsona

Berdinketa landua arratsalde zail batean

Nico Williamsen gol batek puntu bat berreskuratu du RCD Mallorcak 0-1ekoa egin eta segundo gutxira, San Mamesen giro zapuztua egon den bitartean, AS Romaren aurkako ‘finaletik’ lau egunera

Athletic Clubek bana berdindu du RCD Mallorcaren aurka, eta horrek laugarren postuan finkatzeko aurrerapauso handia eragotzi dio. Hala ere, Villarreal CFrekiko duen aldea bost punturaino handitu du, talde horia RCD Espanyolen aurkako partidaren zain dagoen arren. Puntu landua izan da, eta lehen zatian giro nahasia egon da San Mamesen, oso arraroa izan da. Nico Williamsek buruz sartutako golak, bere ibilbideko lehenak, Raillok 0-1ekoa egin eta segundo gutxira, berdinketa salbatu du.

Asko kostatu zaie bi taldeei aukerak egitea, oso norgehiagoka oztopatua izan da. Guruzetaren eta Muriqiren saiakeren eta Nico Williamsek kanpora joandako jokaldi bikainaren ondoren, bi taldeak tirabiraka ibili dira. Peio Canalesek, hasierako hamaikakoan lehen aldiz, abagune on bat izan du Samu Costak buruz kanpora bidali aurretik.

Bigarren zatia beste istorio bat izan da. Iñaki Williams eta Maroan zelairatu dira, eta Athleticek erritmo biziagoa jarri dio neurketari, eta horrek ekarri du taldearen alde harmaila piztea. Hala ere, Balear Uharteetako taldeak gola egin du Darderren korner batean, Raillok trebetasunez buruz sarera bidaliz. Eskerrak segundo batzuk geroago, Iñaki Williamsek abiaduran Gorosabelekin lotu eta Realeko jokalari ohiaren erdiraketa bikainari esker, Nico Williamsek, burua eta bizkarraren laguntzaz, banakoa egin duen.

Athletic aurrera egin duenean, 1-2koa egitetik libratu da, Samu Costak Mojicaren baloi argia gora bidalita. Iñaki Williams garaipena lortzeko zorian egon da erremate gurutzatu batekin, Maroan behin baino gehiagotan area barruan besarkatu duten arratsaldean.

San Mamesen final bat nahi genuen eta ostegunean Romaren aurka izango dugu”. Valverdek esan du, denok batera arraun egitea egokitu da giro zoragarria sortzeko, eta horrela, kanporaketa gainditzeko. Danok bat helburuaren bila!