
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Athletic Club - Viktoria Plzen
Athletic Club - Viktoria Plzen


- 25' Nico Williams
- 64' Yeray
- 95' Martón
- Havel 71'
KokapenaSan Mamés , Bilbao
45.471 pertsona
Garaipen lasaia lehen fase bikainari amaiera emateko
Lehoiek lehenengoarekin berdinduta amaitu dute eta final-zortzirenetan AS Roma, FC Porto, Viktoria Plzen edo Ferencvaros izango dituzte aurkari

Athletic Clubek arrakasta handiz itxi du bere lehen fase bikaina, eta bigarren postuan bukatu du, liderrarekin berdinduta. Lehoiek 3-1 irabazi diote Viktoria Plzeni, eta bitxia bada ere, talde hau final-zortzirenetako aurkaria izan liteke ala bestela, FC Porto, AS Roma edo Ferencvaros. Sei garaipen eta berdinketa bat, final-hamaseirenetatik libre eta hurrengo kanporaketaren itzulerako neurketa San Mamesen izango da.
Nico Williams, bikain gaur gauean, zuri-gorrien lehen erasoaldiaren protagonista izan da, lehenengo minutuan Jedlicka atezaina gelditu handi bat egitera behartuz. Athleticek, harmailen babesarekin, lehen gol bat sartu du Berenguerren erdiraketa batean Vivianek sare barrura buruz bidalita, baina VARak baliorik gabe utzi du jokoz kanpo egoteagatik.
Kolpe honek ez du eraginik izan zuri-gorrien artean zazpi minutu geroago, 21. minutuan, 1-0ekoa jarri dutelako markagailuan. Kontraeraso distiratsu batean, Iñaki Williamsek lasterketa luzea egin du eta Nicori pasatu dio ate aurrean sareratzeko. Valverderen jokalariak eroso sentitu dira baloiarekin, banakako markaketekin larritu barik.
Dena errazagoa izan da Athleticek 2-0ekoa egin duenean Yerayren burukada batean, Berenguerren falta jaurtiketan. VAR-en lerroetara itxaron behar izan da ziurtatzeko. Sancet oso txaloturik zelairatu da, nahiz eta 2-1ekoan Havelen markaketan huts egin. Oihanek 3-1ekoa izan du biraketa bikain eta jaurtiketa baten ondoren, baina azken loria Martonentzat izan da, luzapenean atezainarekin buruz burukoan maisutasunez erabaki duenean. Lehoi gisa egin duen lehen gol ofiziala izan da, guztiz ospatua bera estimatzen duten taldekideen aldetik. Dena primeran joan da eta lehoien azken txalo zaparrada bertaratutako 45.000 ikusle baino gehiagorentzat izan da, asko gozatu eta zuri-gorriei garaipenerantz bultza egin baitiete. Hurrengo jomuga Real Betisen neurketa da.
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Viktoria Plzen
Hamaikakoan
