
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2024-25
- Athletic Club - CA Osasuna
Athletic Club - CA Osasuna


- 48' Nico Williams
- 55' De Marcos
- Aimar 39'
- Budimir 44' (p.),70'
KokapenaSan Mamés , Bilbo
48.230 pertsona
Hutsegiteak Koparik gabe utzi du Athletic
Osasunak ondo baliatu ditu txapeldunaren akatsak, nahiz eta gorritxoak estutasunean jarri 0-2koa berdindu ostean

Txapeldunak final-zortzirenetan bukatu du Kopako tituluaren defentsa, CA Osasunaren aurka 2-3ko porrot gogorra jaso ondoren. Zuri-gorrien hutsegiteak bi areatan gakoa izan da. Athleticek bi gol jaso ditu bere akatsengatik eta kanporaketa hankaz gora jartzeko aukera oso argiak izan ditu zailena egin duenean, hots, 0-2koa berdintzea. Amaierara arte saiatu da, baina ez da modurik izan, gutxienez, luzapena behartzeko. Hala ere, ilusio handia dago Ligan eta Europa Leaguen. Elkartuta egotea norabide berdinean egokitu da.
Agerian geratu da zein zaila den txapelketa hau, Athleticek 26 kanporaketa partida bakarrera kateatu dituen arren. Honelako porrot batek balio handiagoa ematen dio. Egia esan, lehoiei zorigaiztoko hiru minututan jarri zaie dena maldan gora. Iñaki Williamsek geldiketa on bat egitera behartu du Sergio Herrera 39. minutuan, Berenguerren pase bikainaren ostean, eta, segundo batzuk geroago, Osasunak kontraeraso bat harrapatu du Aresoren barneraldi batean, Aimar Orozek baloia eskuadrara bidaliz.
Gauzak okerrago jarri dira 42. minutuan, bi geroago, Agirrezabalari gaizki utzitako pase batean penaltia adierazi denean. Budimirrek, lehoien borreroa izango zenak, ez du barkatu. Athleticek arnasa hartu du lehen zatiko luzapenean, Nico Williamsek anaiaren erdiraketa bat sareetara bidali duenean.
Atsedenaldiaren ostean, Valverderen jokalariak turboa jarrita zelairatu dira, Yerayk Paredesen lekua hartu duelarik. Erdiko atzelariak eta Jauregizarrek buruz abisatu dute, bermeotarrak De Marcos lasterketan aurkitu aurretik. Azken jokaldi honetan, arabarrak Sergio Herrera gainditu du gora bidalitako jaurtiketarekin.
Lehoiek 3-2koa izan dute behin baino gehiagotan. Jauregizarrek beste aukera bikain bat izan du plantxan bota denean, Galarretaren erdiraketa batean. Vivianek Budimirren baloi bat atera du Julen gaindituta zegoenean. Balkandarrak arriskua sortu du eta 70. minutuan saria lortu du, Ruben Garciaren jaurtiketan etxeko atezainaren urruntzea aprobetxatu duenean. Sergio Herreraren lesioak lehoien erritmoa are gehiago hautsi du. Nico Serranok aukera bat izan du azken txanpan. Etsipena, baina ilusioz beteriko Athletic honekin jarraitu beharra dago.
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

Athletic Club
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Ernesto Valverde

CA Osasuna
Hamaikakoan
