
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2019-20
- Real Unión - Bilbao Athletic
Real Unión - Bilbao Athletic


- Ewan 30'
KokapenaGal Stadium , Irun
Bolada txarra amaitu da Irunen
Stadium Galeko azken garaipenetik hamalau partidu jokatu eta gero, Bilbao Athleticek hiru puntuak lortu ditu (0-1) Real Unionen zelaian

Stadium Gal zelaian 14 partida jarraian irabazi gabe ondoren (2003tik), Bilbao Athleticek garaipena lortu du etxetik at Irungo Real Unionen aurka. Joseba Etxeberriaren mutilek 0-1 irabazi dute lehen zatian Urainek sartutako golari esker, beraz, hiru puntuak eskuratu dituzte.
Bigarren talde zuri-gorriak ondo ekin dio partidari, eta Zarragaren eta Aresoren arteko jokaldi bikainarekin markagailuan aurrea hartzeko zorian egon da, baina azkenean Victor San Bartolomek ondo-ondotik egindako erremateari erantzun ona eman dio etxeko atezainak. Real Unionek 22. minutuan Galanen bitartez bere aukera izan zuen: korner baten irteeran bigarren zutoinetik errematatu zuen Ezkietak estu eta larri oinarekin gola saihestuz.
30.minutuan, Aresok eskuin hegaletik egindako lasterketa erdiratze batean bukatu zen, eta Ewan Urainek ez zuen barkatu Bilbao Athletic markagailuan aurretik jartzeko; hortik aurrera, gure taldeak ez zuen arazo handirik izan atsedenaldira arte. Real Unionen erreakzioa bigarren zatiaren hasieran heldu zen Galanen beste erremate batekin area barrutik, Jokin Ezkietari arratsaldeko geldiketa egitea ahalbidetu ziona.
Beste arean, 65. minutuan Sillero kapitainaren erasoaldi baten ondorioz partidua behin betiko erabakitzeko zorian egon zen zutoina urratuz joandako jaurtiketa batean. Orbegozoren abagune garbi bat, buruz egindako errematea pixka bat gora bidali zuena, eta Ezkietaren beste bi geldiketa luzapenean ─ 92. minutuan Baquek partidua behin betiko irabazteko aukera izan zuen─, izan ziren etxean lehoikumeen aurka porrota ezagutu gabe 14 urteko boladarekin ez amaitzeko Real Unionen azken aukerak. Bilbao Athleticek Bigarren B Mailako II. multzoko buru izaten jarraitzen du, amets egiteko denboraldiaren hasieran.
Hamaikakoan

Irazustabarrena
Telis
Azkoiti
Galarza
Estrada
Recio
Cárdenas
Larrucea
Senar
Etxaburu
Galán
Ordezkoak
Sola
Orbegozo
Alain Eizmendi
Sequeira
Aranzabe
Eneko Eizmendi
Kata
Entrenatzaileak
Alberto Iturralde

Real Unión
Hamaikakoan
