Bilbao Athletic - Izarra
Jardunaldia 15

Bilbao Athletic - Izarra

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
33
Izarra
Izarra
  • 5'85' Zarraga
  • 87' Artola
  • Pablo Ruiz 64'
  • Antonio 68'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Lezamak gotorlekua izaten jarraitzen du

Bilbao Athleticek berdinketa lortu du azkeneko momentuan eta ligan partidurik galdu gabe jarraitzen du etxean

undefined

Bilbao Athleticek 3-3 berdindu du CD Izarraren aurka Lezaman jokatutako Bigarren B Mailako II. multzoko 15. jardunaldiko partidan eta aurreko asteko porrotak Guijuelon utzitako zapore txarra kentzen du; Lehoikumeek sailkapeneko bigarren postuari eusten diote, Logroñesen atzetik.

Partida laister hasi da Joseba Etxeberriak zuzentzen duen taldearen alde, izan ere, Artolak eskuinetik erdiratu ostean Zarragak ezker hankarekin errematatu eta markagailua ireki du bostgarren minutuan. Abantailak emandako lasaitasunarekin, Bilbao Athleticek bere joko estiloa ezarri eta partidaren kontrola izan du, atsedenaldia baino lehen aukera argirik izan ez duen arren.

Bigarren zatian ere bosgarren minutuan izan da gola baina oraingoan CD Izarrarena izan da, Cabrerak sartutako gola hain zuzen ere. Gorka Guruzetak ordu erdi baino gehiago jokatzeko aukera izan du Joseba Etxeberriaren lehen aldaketan Salado ordezkatu ondoren. Zoritxarreko bost minututan, 70. minutura heldu aurretik, Pablo Ruizek eta Antoniok gol bana egin dute eta horrek alde zabala eman dio Izarrari markagailuan. Izarraren hirugarren golaren ostean partida gelditu beharra izan da, argiztapen dorreetako batean izandako arazo baten ondorioz. Cordoba eta Prados izan dira erreakzioa lortzen saiatu direnak eta Zarragak 85. minutuan eta Artolak 87.ean egindako golek saria izan dute taldearentzat.

Datorren astean, Bilbao Athletic Leioara doa, abenduaren 6an, ostiralean, 17: 30etik aurrera Sarrienan jokatuko den 16. Jardunaldiko Bizkaitarren arteko derbia.