Athletic Club - Real Sociedad
Jardunaldia 1
Liga

Athletic Club - Real Sociedad

Athletic Club
Athletic Club
11
Real Sociedad
Real Sociedad
  • 38' Aduriz (p.)
  • Aranburu 87'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Athletic Clubek 1-Real Sociedadek 1: Berdinketarako partida

Bana berdindu du Athletic Clubek Realarekin Ligari hasiera emateko eta leporaino zegoen San Mamesen besterik…

Athletic Club

Bana berdindu du Athletic Clubek Realarekin Ligari hasiera emateko eta leporaino zegoen San Mamesen besterik ez zen espero hasierako partida ikusita. Tamalez hiru puntuak eskura ei zeuden eta gehiegizko konfiantza arerio gogorra izan da gure taldearentzat Athletic Clubek ez baitu jakin partidari amaiera eman dena alde zeukanean.

Gaua primeran hasi da, lehia hasi baino lehenago omenaldi xumea bezain hunkigarria eskaini baitzaio Julen Guerrerori. Katedralean aspaldian entzun den txalo zaparradarik handiena izan da kapitainaren agurraren lekuko eta talde bietako jokalariek ere bat egin dute Julenekin.

Jokuari dagokionez, debut askoko zitan, partida eskasa izan da oso eta talde biek errespetu gehiegi erakutsi dute lehendabiziko segundutik. Garik izan du lehendabiziko aukera 16. minutuan, baina Aranzubiak harrapatu du baloia. Hortik gutxira Murillo sartu da Orbaizen ordez, erdilariak ezin baiztuen pausorik eman bigarren minutuan jaso duen kolpearen ondorioz.

Harmailetako beroa zen aipagarriena ordurarte, zaleek ederto erantzun baitute oraingoan ere. Emozioari gatza eta piperra ipintzeko Undianoren laguntzaileak Labakaren eskua ikusi du Adurizena ikusi beharrean 36. minutuan. Ongi etorria izan da epaileen aspaldiko aldeko erabakia, Adurizek berak gola bihurtu duena.
Reala saiatu da erreakzionatzen eta Kovacevicen burukada izan da erantzuna 38. minutuan, 39. minutuan Athletic Clubek partida bideratzeko aukera paregabea izan duen arren, baina, gutxigatik bada ere, Gabilondok ezin izan du sarrera bidali Adurizen pasea.

Bigarren zatiari begira Aranburu sartu da Novoren ordez, baina ez da deus aldatu, hots, oso eskasa izaten segitu du partidak eta zurigorriek eduki dute abagunerik argiena Yesteren pasea Adurizek kanpora errematatu duenean 55. minutuan. Realak nahi eta ezin segitzen zuen, baloia alde batetik bestera mugituz, jabetza izaten, baina inolako sakontasunik gabe. Felicio sartu da Gariren ordez 66. minutuan eta hiru beranduago Dañobeitia Etxeberen ordez. Zoritxarrez Athleticek ez zekien kontraerasoak gauzatzen, 75. minutuan Gabilondok Riesgoren geldiketa behartu duen arren.

Garmendiak ordezkatu du Javi Martinez 77. minutuan eta Diaz de Cerio Kovacevic 79. minutuan. Realak jokua goitik baztertzen zuen bertikaltasunaren bila, baina ez da gehiegi nabaritu. Tamalez, 87. minutuan Prietok erdiratu du eskuin hegaletik eta Aranburuk, atzetik etorrita, banako berdinketa ezarri du. Justua baina zapore mingotsa uzten duena heldu den unean heltzeagatik. Lan eskerga dago egiteke.