Athletic Club - RC Deportivo
Jardunaldia 31
Liga

Athletic Club - RC Deportivo

Athletic Club
Athletic Club
01
RC Deportivo
RC Deportivo
  • Pablo Álvarez 86'

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Bidegabeko pauso txarra

Ligan lasaitasuna lortzeko bere aukeren etorkizunerako partida garrantzitsua eskuartean ihes egin zion Athletici. Jokoan zeuden…

Athletic Club

Ligan lasaitasuna lortzeko bere aukeren etorkizunerako partida garrantzitsua eskuartean ihes egin zion Athletici. Jokoan zeuden hiru puntuetatik bakar bat galtzea, garaileen beraien esanetan zoritxarreko jokaldi batean, ez zetorren bat San Mamesen ikusitakoarekin.

Hasieran, bi taldeek erakutsi zituzten zalantzen ostean, joko eskasa eta gogo handiak tarteko, Athleticek eta Deporrek laister agerian utzi zuten lehia bizia izango zela, eta jokaldi jakin batek edo zorte kolpe batek partida erabakiko zuela.

Egia da talde galizarrak lan eskasa eskaini ziola arratsaldea nahikotasunez konpondu zuen Iraizoz atezainari, azken ‘istripua’ aintzat hartu gabe. Miguel Angel Lotinaren mutilek lehen zatia kontrolatu zuten eta gustura izan ziren markagailuarekin eta orokorrean orduan ematen zen egoerarekin.

Athleticek jotzeko imintzioa egin zuen baina markagailuan ezin izan zuen aurrea hartu. Jokaldi batean, Llorentek areara hurbiltzeko meritozko jokaldia egin zuen, David Lopezek zuzenduta, baina azkenik Iraolaren aukera bide erdian geratu zen Deporreko atzelar batek urrunduta. Sufritzeko unea zen.

Zenbait minutu atzeratu zen bigarren zatiaren hasiera. Izan ere, epailearen laguntzaile batek ingenieritza aldeko atean arazoren bat ikusi zuen. Eta talde zurigorriak ez zuen urakanaren itxura erakutsi, baina egoera konpontzeko asmoz azaldu zen berdegunean. Ekaitza ez bazen ere, haizetea zirudien, eta harmailari airea ufatu zion. Llorentek, Yestek, Orbaizek eta Toquerok -azken hau nahiko gogotsu agertu zen zelaian jokatu zituen minutuetan-, Aranzubia proban jarri zuten.

Gauzak horrela, lehoiek partidaren kontrola hartu zuten behin betiko, Deportivoren kontraeraso hilgarriaren arriskua hortxe bazegoen ere. Zorte txarra azaltzeko arriskua ere zegoen. Eta jokaldi nahaspilatsu batean, zuriurdinak jokoz kanpo egon zitezkeelako, gola etorri zen. Pablo Alvarezen jaurtiketak Koikiliren hanka batean ikutu eta gero, Iraizozen ate barrura sartu zen. Sinestezina.

Beraz, egun 34 puntu ditu Athletic Clubek. Gehiagorik ez, gutxiagorik ere ez. Hurrengo neurketa ahal den eta lasterren jokatzea komenigarria omen da, lehiaketaren tentsioa mantendu, eta porrota ahazteko aukera berri bat gertu dagoela pentsatu. Taldea gai da, eta Sorian sailkapeneko beheko postuetatik alde egiteko aukera izango du.