SL Benfica - Athletic Club

SL Benfica - Athletic Club

SL Benfica
SL Benfica
21
Athletic Club
Athletic Club
  • 47'65' Saviola
  • Toquero 17'

KokapenaMunicipal , Vila Real de S.António

Porrota estreinaldian

Benficak 2 Athletic Clubek 1Beste emaitza: Olhanense 2 Anderlecht 1Athleticek porrota jaso zuen estreinaldian Benfica…

Athletic Club

Benficak 2 Athletic Clubek 1


Beste emaitza: Olhanense 2 Anderlecht 1

Athleticek porrota jaso zuen estreinaldian Benfica boteretsu baten aurrean, teorian behintzat, partidaren lehen 35 minututan literalki bizitza barkatu bazion ere. Ez da beharrezkoa azaltzea, futbol mundu ero honen jakituna denari gutxienez, aurkari bati azken ukitua ematen ez zaionean gertatzen dena, batik bat ura ardoa bihurtzeko gai diren hierarkiazko jokalariak baditu, horretarako aukeraren bat badute.

Ondorioa: 2-1eko aurkako emaitza markagailuan eta itzulera gazi-gozoa Isla Canelara.

Zurigorriek Estatu espainiarraren eta Portugalen arteko muga zeharkatu zuten hamaika egunetako lana egin eta gero. Oraindik gutxi da hori. Portugaldarrek gehiago ibili dute udako momentu honetan, aste bete gehiago, alegia, eta bata eta bestearen arteko egoera fisikoaren desberdintasun handia jakinda zelairatu ziren.

Hala ere, Athletic jaun eta jabe izan zen lehen zatian. Ukitu on batez presioa egiterakoan eta lerroen arteko koordinazio onargarri batez, Caparrosen mutilek aurkaria mendean hartu zuten argi eta garbi. Atzekaldean larri ibili gabe, irabazteko zein galtzeko partida erabakitzen duten horietariko lau abagune izan zituzten.

Toquerok lehen gola sartu zuen eta David Lopezek aurkaria behin betiko gainditzeko aukera izan zuen baina ez zuen asmatu. Gauzak horrela, merezitako markagailuarekin atsedenaldira heldu zen alde txikikoa bazen ere, bilbotarrek egindako lana aintzat hartuta.

Eta bigarren zatiaren ia bi minutu eskas igaro ondoren, Benfica partidan bete-betean sartu zen Iraizozek egindako akats bati esker. Saviolak Athleticekin erromantzea duela berretsi zuen sartutako golarekin. Gutxi balitz, bigarren gola sartu zuen eta dida batean partidari buelta eman zion. Hiltzaileen (golak sartzerakoan) gauzak dira

Denbora aurrera zihoan, eta lehoiek erruleta errusiarrera jokatzera behartuta zeuden. Berdinketaren bila gogoz jo zuten eta horren ondorioz, aurkariei hutsune gozoak eskaini zizkieten kontraerasoak egiteko. Hala ere, bilbotarrek markagailuan berdintzeko aukera izan zuten, 90. minututik gertu. Muniain agertu zen eta atezain portugaldarraren aurrean gelditu zen, epailea partidari amaiera emateko gogoz zegoenean, Benfica protagonismoa izan dadin, agian azken emaitza txapelketaren antolatzaileen gustukoa zelako. Agian.

Hitz batez, Athleticek lehen zatian joko ona erakutsi zuen aurkari indartsu baten aurrean eta lan handia dago egiteko, baina hau logikoa da uztailaren erdian gaudelako. Sentsazio onak eta emaitza txarra. Lehenengoarekin geldituko gara uztailaren 30a abiadura handiz hurbiltzen ari baita.

———

Athletic Clubek honako hamaikako hau aurkeztuko du Benficaren aurka: Iraizoz, Zubiaurre, Koikili, Aitor Ocio, Amorebieta, Orbaiz, David Lopez, Gurpegi, Toquero, Susaeta eta Ion Velez.

Aulkian Etxeita, Armando, Ustaritz, Muniain, Iturraspe, Etxeberria, De Marcos eta Eneko egongo dira.

Benfica: Moretto, Maxi Pereira, Miguel Vitor, Roderick Miranda, Sepsi, Ruben Amorim, Aimar, Carlos Martins, Cardozo, Fábio Coentrao eta Saviola. Aulkian Moreira, Patric, Shaffer, Jorge Ribeiro, Fellipe Bastos, Yebda, Balboa, Mantorras, Urreta, Nuno Gomes, Nelson Oliveira eta Joao Pereira egongo dira.

Epailea Eugenio Arez izango da, eta Alcino Venancio eta Carlos Cabral, laguntzaileak. Laugarren epailea Nuno Filipe izango da.

22:25. Hasi da partida.

(10′) Cadozok falta bat atera du, gora.
(12′) Susaetaren jokaldi bikaina eta David Lopezen errematea atezainak desbideratu du.
(17′) 0-1. GOOOOOOOOOOOOOOOLA. Susaetaren erdiraketa eta Toquerok, buruz, gola lortu du.
(24′) Fabio Coentraoren errematea, kanpora.
(27′) Orbaizen jaurtiketa atezainak desbideratu du.
(28′) Susaetaren jaurtiketa, kanpora.
(30′) Aimarren jaurtiketa areaz kanpotik, gutxigatik kanpora.
(35′) Txartel horia Gurpegirentzat.

ATSEDENALDIA

23:26. Hasi da bigarren zatia. Aldaketak: Muniain, Iturraspe eta Joseba Etxeberria Orbaiz, David Lopez eta Ion Velezen ordez.

(46′) 1-1. Saviolak, buruz.
(64′) Hiru aldaketa Benfica taldean.
(65′) 2-1. Saviolak.
(75′) Cardozoren aukera, baina baloia gehiegi gurutzatu du.
(78′) Muniainen jaurtiketa Moreirak desbideratu du.
(83′) Aldaketa: De Marcos Gurpegiren ordez.

AMAIERA