Athletic Club - Real Valladolid
Jardunaldia 25
Liga

Athletic Club - Real Valladolid

Athletic Club
Athletic Club
20
Real Valladolid
Real Valladolid
  • 27'37' Toquero

KokapenaSan Mamés , Bilbo

Tinko San Mamesen berrogeietara heltzeko

Athletic Clubek 2-Real Valladolidek 0Athletic Clubek 2-0 irabazi dio Valladolid taldeari, Toquerok lehen zatian egin…

Athletic Club

Athletic Clubek 2-Real Valladolidek 0


Athletic Clubek 2-0 irabazi dio Valladolid taldeari, Toquerok lehen zatian egin dituen gol biren eskutik. Honekin jada dira Ligako bost partida gure taldeak San Mamesen jarraian irabazi dituenak eta bigarren astebetez jarraian golik jaso gabe amaitu du norgehiagoka eta txapelketa amaitzeko hamahiru partida jokatzeke dagoela zurigorriak europar postuetatik puntu batera daude eta jeitsieran dagoen hirugarren taldea puntu kopuru erdia dauka. Beraz, taldea amets egiteko lizentziarekin larunbatean Xixonera abiatuko da, nahiz eta oraindik Ligatik heren bat falta den.

Honaino heltzeko, Athleticek arratsaldeko hotza gainditu behar izan du, zelaitik at eta zelaian bertan. Pucelako taldea kinka larrian dabil, Mendilibar kargugabetu zutenetik ez du partidarik irabazi, eta Xerez eta Teneriferen bisitekin gertatu zen bezala, ez da lan erraza zuloan daudenekin lehiatzea ia mundo guztiak patida irabazita balitz bezala kontsideratzen du eta.

Valladolidek lehen bost minutuetan jaun eta jabe izan da. Ostean, batez ere Llorenteren kontraeraso azkar batean, Gabilondok ezin izan duena errematatu, gauzak aldatu dira. Lehen une batean orekatu dira gauzak. Espero zen bezala, halaxe izan da hasierako inpresioa, bisitariak txango egitera ez direla etorri argi eta garbi geratu da. Onesimoren mutilek presioa ondo egiten zuten, zurigorriak San Joseren bitartez baloia ateratzen saiatzen ziren arren… ez zegoen modurik arriskua sortzeko. Moreak nagusi ziren, bai, baina aukerak sortu gabe futbolean bidea laburra eta antzua da.

Hogeita bosgarren minuturako dena aldatu da, zeharo. Entrenatzaileak Gabilondo eta Susaeta hegalez aldatu ditu, eta segidan lehenari area parean falta egin diote, berak atera du eta lehen abagune garbia heldu da, baina Justo Villarrek Llorenteren burukada kornerra bidali du. Gabilondok kornerra atera du eta Toquerok, buruz, bat eta zerokoa ezarri du.

Valladolidek lerroak aurreratu behar izan ditu, are gehiago, baina Athletic Clubek ez du burua galdu, ez zuen behar, eta partida bideratzeko asmo tinkoa erakutsi du. Ekimen horretan Orbaizek San Mameseko zalegoaren zati baten pazientzia eza bizi behar izan du 33. minutuan pase garbirik ez zeukala, baloia atezainari pasatu behar izan duenean eta hurrengo jokaldian bere pasea Susaeta bakar bakarrik laga du, baina honek atezaina gainditu eta gero lekutara bidali du. Dena den bigarrena berehala heldu da, Orbaizek bidali du gora, Llorentek buruz ikutu eta Toquerok bere bigarrena egin du Justo Villaren irteera eskuinez gainditzen 37. minutuan.

Partida jada erabat zurigorria zen eta 39. minutuan Iraolak Gabilondorekin jokaldia egin du eta sukalderaino sartu da, baina azken unean atzelari batek kornerrera bidali du, jaurti beharrean Llorenteri azken pasea egiten saiatu da eta.
Bigarren zatiari begira Onesimok Mejundanin Lazaroren ordez sartu da. Valladolid saiatu da aukerak sortzen, baina alferrik. Aldiz, Llorentek buruz gola egin du, baina epaileak baliogabetu egin, aurrelaria jokoz kanpo ez zegoen arren. Toquerok hirugarren egiteko aukera izan du baina Justo Villarrek baloia harrapatu du. Ordubeterako Muniainek Llorente kargatua ordezkatu du.

Bisitarien lehendabiziko aukera Menunjandinek izan du 62. minutuan, baina Iraizozek harrapatu du. Gabilondok faltaz Justo Villarri lana eman dio eta horrek kornerrera bidali du baloia. Buenok Borja ordezkatu du 66. minutuan, baina panorama ez da aldatu. Athletic Club jaun eta jabe izaten segitu du, baina hirugarrene heldu ez denez, ezusterako tarteak zabalik segitu du. Iraolak areaz kanpotik jaurti du talde ia osoko jokaldi bati amaiera emanez, baina atezainak ozta-ota urrundu du, Iraizozek 71. minutuan Buenoren jaurtiketarekin egin duen moduan.

Iñigo Perezek ere jokatzeko bere aukera izan du eta 74. minutuan Susaetaren ordez zelairatu da eta Gabilondo eskuinaldera pasatu da berriro ere. Marquitos Kekoren ordez izan da moreen azken aldaketa eta gure arean jaberik bako baloi pare bat gainditu ondoren David Lopez Gabilondo ordezkatu du lehia amaitzeko bi minutu falta zirela eta lasaitasunez denbora pasatu da etxeko bolada onari eta europar itxaropenei eusteko.