CA Osasuna - Athletic Club
Jardunaldia 34
Liga

CA Osasuna - Athletic Club

CA Osasuna
CA Osasuna
00
Athletic Club
Athletic Club

KokapenaReyno de Navarra , Iruñea

Oreka, aukerarik onenak, baina puntu bakarra

Osasunak 0-Athletic Clubek 0Osasunak eta Athletic Clubek husnako berdinketarekin amaitu dute jardunaldia. Partida orekatua izan…

Athletic Club

Osasunak 0-Athletic Clubek 0


Osasunak eta Athletic Clubek husnako berdinketarekin amaitu dute jardunaldia. Partida orekatua izan da eta gure taldeak abagunerik argienak izan dituen arren ezin izan du Ricardoren atea zulatu. Bigarren astez golik sartu eta jaso gabe pasatu da eta europar postuak garesti samar dauden arren, aukerak bizirik dirau. Ildo honetan, igandean San Mamesen Mallorcaren aurka jokatuko den partida erabakiorra izan daiteke.

Iruñean jokatzeko, Ustaritz Iraola zigortuaren ordez zelairatu da, azkenean Iturraspek Orbaiz mindutaren tokia hartu du eta Yestek ezker hegalean kokatu da azken jardunaldietan aritu den Gabilondoren lekuan. Partida su etenik gabe hasi da. Baloi luzeak gora eta borroka latza bigarren baloien bila, hortik, batez ere etxekoek, arerio bere arean sartu guran.

Oreka, borroka, baina nagusitasun gutxi eta lehen aukera edo antzeko jokaldiak 21garren minutura arte itxoin behar izan du, Pandianik atzelarien irristaketa jaurtitzeko aprobetxatu duenean eta baloia kornerrera joan da. Bost minutu beranduago Ruper-ek urrutitik Iraizozen eskuetara jaurti du eta 28garrenean Juanfranen erdiraketa gaiztotu da eta atezainak atzamarraren puntaz esferikoa desbideratu du.

Hortxe etxekoen abaguneak amaitu direla esan daiteke eta gure txandan Llorente protagonista bikoitza izan da. Lehenengo eta
behin buruz 31. minutuan Ricardok kornerrera bidali duela. Ostean San Josek buruz ere bai langa gainetik errematatu du.

Gure aurrelariaren bigarren aukeran Ricardok beste gol bat salbatu du Llorentek oin punta 39garrenean sartu duenean. Pena, baina horixe izan da partidaren dinamika. Athletic erosoago zebilen baloiaren jabetzarekin, baina Osasunak gure taldearen presioa baloi luzea Aranda eta Pandianiren bila bidaliz ekiditzen zuen. Era berean, Osasunak presioan buru belarri egiten segitzen zuen eta batzutan zaila zen oso atzetik irtetzea.

Atsedenaldira joan baino lehen, Javi Martinezen urrutiko bolea Ricardok harrapatu du eta Amorebietak Arandarekin bereak eta bi izan ditu. Aldegeletatik bueltan, talde biek aldaketarik gabe ekin diote bigarren zatiari, behar bada lehen zatian baino kemen gutxiagorekin eta Athletic Clubek eskertu egin du. Lehendabiziko aldaketa gure taldeak egin du. Susaeta Gurpegiren ordez sartu da. Eta sartu eta gutxira aukera paregabea izan du, baina bere jaurtiketa bigunegia izan denez gero doi-doi joan da atezainaren eskuetara.

Athletic gehiago zen, baina partida zeharo irekita zegoen baloiak ziztu bizian area batetik bestera bait zihoazen.
Osasunak ez zuen amorerik ematen eta edozein jokaldian saiatzen zen eta Pandianik urrutitik jaurti du Iraizozen eskuetara 61garrenean. Hiru minutu beranduago Yeste ez da gutxigatik heldu Iturrasperen erdiraketa-jaurtiketara eta bestelako nobedaderik gabe, aldaketak berri bihurtu dira.

Masoud irten da Arandaren ordez 67garren minutuan eta Oier Etxaideren ordez 76. minutuan. Azkenik, aurrekoa bezala minduta hau ere, Ruper-ek zelaia utzi du eta Vadocz sartu da bere tokian. Giharrek protesta egiten zuten, eta norgehiagoka jokatu den erritmo eta intentsitatearen isla izan dira aldaketa bi horiek.

Lehia amaitzeko zortzi minutu baino ez ziren falta Muniain Llorenteren ordez sartu denean. Athleticek gehiago izan du baloia eta ia azken unean, bigarren itzuli honetan beste batzutan gertatu den bezala, gure taldeak garaipena erdiesteko aukera izan du, baina Ricardok hankekin Toqueroren baloia desbideratu egin du. Azkenik puntu banaketa eta lau jardunaldi helburuaren bila jo eta ke aritzeko.